Albistea entzun

Ingurumena. Luizia Zaldibarren

«Ez zen lurra, beltza zen»

Lehen egunean Zaldibarko luizian lanean aritu zen suhiltzaile batek informazio falta salatu du. Ez zekiten zabortegi bat amildu zenik, ezta amiantoa edo beste gai toxikorik egon zitekeenik ere.

Suhiltzaileak lanean, luizia gertatu zen egunean.
Suhiltzaileak lanean, luizia gertatu zen egunean. SOS DEIAK Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2020ko otsailak 13 - Zaldibar

«Gure lanean, batzuetan, arriskuan ibili behar duzu. Luizi batean desagertutako pertsonen bila bazabiltza, are gehiago, eta badakizu lanaren zati bat dela. Baina ondo babestu behar duzu, eta guri inork ez zigun esan Zaldibarko zabortegian amiantoa edo bestelako gai toxikorik zegoenik». Luizian laguntzen jardun zuen suhiltzaile baten hitzak dira, talde osoan zabaldu den haserrearen testigantza anonimoa.

Hondamendiko gunera iristean zegoen «kaosa» du gogoan. Luizi batek autobideko horma bota zuela eta sei edo zazpi desagertu egon zitezkeela esan zieten abisuan. Han abiatu ziren, biktimak autoetatik ateratzeko erabiltzen diren arropa astunekin, eta, iritsitakoan, egoera oso ezberdina zen. Lekuko batek esan zien ez zegoela autorik lurraren azpian, eta ikusi zuten sorospen lanak luizian gora egin behar zituztela. «Kamioian ikusi genuen zabortegi bat zela. Aurretik jakin izan bagenu, beste material bat eramango genuen. Beste protokolo bat aktibatzen duzu, beste baldintza batzuetan egiten duzu lana». Orduan, baina, ez zegoen jantzietan pentsatzeko denborarik; desagertuen bila abiatzea zen lehentasuna.

«Alde handia dago horrelako ekintza batera eraman beharreko eta guk eramandako materialaren artean. Zabortegi batera bazoaz, eta amiantoa dagoela badakizu, ez duzu jantzi astunik eramaten; traje bikoitza janzten duzu babes bezala, itxita daramazu, prezintatuta...». Hitz gakoa agertu da azalpenean: amiantoa. «Igo ginen, eta ikusten genuen zakarra ez zela lur kolorekoa. Aitzurra sartzean, toki batzuetan erraz sartzen zen, baina beste batzuetan, ez; galdategiko hauts errea zirudien». Arnasa hartzean ere nabaritu zuten. «Zabor organikoak beste usain bat du; higuina sortzen du. Baina hori kimikoa zen, kimiko-kimikoa. Surik ez zen orduan. Gasak-eta? Ez genekien. Baina hauts asko eta kea irteten zen toki ezberdinetatik. Baina inork ez badizu ezer esaten, zuk lanean jarraitzen duzu; han sei langile zeudela uste genuen».

Amiantoa egunsentian

Zazpi orduko txanda egin eta materiala bildu ondoren itzuli zen, desagertuak ez aurkitu izanaren saminarekin. Hurrengo goizean, baina, amorrua handitu egin zen, Osalanek orduan jakinarazi baitzuen Verter Recyclingek amiantoa ere pilatzen zuela eta bilaketa lanak gelditu zituen. «Hurrengo egunera arte ez genuen jakin amiantoz kutsatuta zegoen toki baten ibili ginela. Jaurlaritzak-edo inon ez zuen apuntatuta han amiantoa zegoenik eta larrialdi bat egonez gero segurtasun neurri bereziak hartu behar zirenik».

Gipuzkoatik eta Bizkaitik joaniko zenbait suhiltzaile txanda ibili ziren lanean gauez, eta, ostiral goizean, autobideko errei bat ireki bezain laster eman zuen Osalanek amiantoaren berri. «Gure haserrea normala da; ez dugu ulertzen horrelako toki batean kontrol gehiago ez egotea. Eta hau jakin badugu, amildu egin delako da: bestela, berdin jarraituko genuen gaurko egunez».

Egun batzuk pasatu dira luizitik, eta suhiltzailea «pixka bat arduratuta» dagoen arren, ez du sintomarik, eta osasun azterketa egingo du aurki. Dena den, badu beste ardura bat: «Gu zer esango diguten zain gaude, baina han dauden baserri eta baserritarrak, zer? Haiek egun osoan ari dira hura arnasten. Ez dago eskubiderik horrelako toki bat izateko».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Gorka Rubio

Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa»

Julen Aperribai

Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu.

Euskaraldiaren balorazioa egiteko agerraldia, atzo, Gasteizen. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Ariketa sozialarekin jarraitzera deitu dute

Edurne Begiristain

Aurtengo Euskaraldian 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena. Ariketa soziala gizartean «txertatua» dagoela nabarmendu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...