Sakelakorako eta tabletarako aplikazioa hobetu du BERRIAk

Edu Lartzanguren -

2018ko apirilak 14

Webgunea berritzeko eta hobetzeko prozesua abiatu zuen BERRIAk urrian. Orain, Interneteko gunea sakelako telefonoekin eta tabletekin hobeto sinkronizatzeko aplikazioaren bertsio berria plazaratu du.

Aplikazio berritua instalatzen dutenek errazago nabigatu ahalko dute ordenagailurako, sakelakorako eta tabletarako bertsioetan, diseinuak bateratuta ikusiko dituztelako plataforma guztietan. Horri esker, webgunean gehitu dituzten atalak telefonoetan eta tabletetan ere ikusi ahalko dituzte. Esaterako: albiste multzo bat gai baten inguruan antolatzen direnean —Katalunia, kasurako— aplikazioan ere bilduta ikusiko dituzte gailuetako erabiltzaileek.

Agenda eta telebista

Bi aukera gehiago izango dira menu nagusian: ekitaldi eta ikuskizunen agenda kontsultatu ahalko dute erabiltzaileek, baita telebistako programazioa ere.

Horrez gain, BERRIAko paperezko edizioaren hemerotekan sartu ahal izango dira, artikuluen PDFak ikusteko. Artikuluak gordetzeko sinkronizazio arazoak konpondu ditu bertsioa berritu izanak. Android sistema operatiboan 2.9.5 bertsioa instalatu behar dute aplikazioa eguneratu nahi dutenek, eta, iOS sistema operatiboan, 2.9.7 bertsioa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Florida Parkeko kioskoa. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Gasteizko Florida Parkea, hiriaren bihotzean sustraituta

Jone Arruabarrena

Gasteizko Florida Parkeak berrehun urte bete ditu aurten. Istorio bitxiak bildumatzeko aukera izan du bi mendeotan, baita landare espezie berezi eta askotarikoak ere.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

«Libanon bizi ahal izateko, errefuxiatuek babesle bat behar dute»

Zihara Jainaga Larrinaga

Aizpuruk 'Sombras de Beirut' film laburra ekoizteko proiektua du esku artean, Libanon bizi diren errefuxiatuei buruzkoa. Lehen zatia grabatuta, asmoa du lana osatzeko dirua biltzea eta berriz joatea.
<em>El desafo: ETA</em> dokumental saioaren fotograma bat. Amazon Prime Video plataformak estreinatuko du. ©AMAZON

Guardia zibilak kontalari

Urtzi Urkizu

Amazon Prime Videok 'El desafío: ETA' dokumental saioa estreinatuko du ostiralean. Erakunde armatuaren historia jasotzen du, zortzi orduan. 83 elkarrizketa egin dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna