BERRIAk Alavesen finalaren berri emango du, luze eta zabal

urtzi urkizu
2017ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Kopako finala jokatuko dute bihar Alavesek eta Bartzelonak Vicente Calderon estadioan, eta BERRIAk bi berriemaile izango ditu Madrilen, partidaren inguruko kontuak irakurleei eskaintzeko asmoz. Berria Telebistak hainbat bideo egingo ditu Madrilen, eta ikusgai izango dira kazetaren webgunean, Youtuben, Facebooken eta Twitterren. Era berean, Jon Eskudero kazetariak partidaren kontakizuna egingo du Interneten Vicente Calderon estadiotik. Zale arabarren giroaren bideoak ere sareratuko ditu Berria Telebistak.

Partida osorik Tele5 telebista kateak emango du, 21:30ean —aurretik saio berezi bat egingo dute 20:00etan—.

EITBk hainbat saio berezi prestatu ditu Alavesen finalaren harira: gaur, ETB1en, Jon Balentziaga Bilbotik eta Txemi Galarraga Madrildik ariko dira, 22:15etik 23:00etara; kate berean ariko dira biak bihar, 21:00etatik 21:30era eta 23:15etik 00:15era; ETB2n, Jose Ituartek gidatuko du saio berezi bat bihar, 13:00etatik 14:00etara; gaztelaniazko katean, Ituartek Klaudio Landa izango du lagun larunbatean, 18:15etik 21:00etara.

Hamaika telebista ere Madrilen izango da, eta konexioak eta bideoak egingo ditu gaur eta bihar. Jokalari ohien eta kazetarien hitzak jasoko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.