'Egunkaria' gogoratzeko ekitaldia, zuzenean Berria telebistan

Edu Lartzanguren.
2018ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Espainiako Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zueneko hamabost urte beteko dira gaur, eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo dute, eguerdian, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean (Gipuzkoa). Ekitaldia zuzenean emango du Berria telebistak, berria.eus webgunean.

Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria zen Martxelo Otamendi hura itxi zutenean, eta hark zabalduko du gaurko ekitaldia. Ondoren, Lander Garrok eginiko bideo labur bat erakutsiko dute. Horretan, Otamendi bera, Amagoia Gurrutxaga kazetaria eta Inma Gomila zenaren alaba Nora Barroso izango dira protagonistak. Gomilak Euskaldunon Egunkaria sortzeko prozesuan hartu zuen parte. Operazioan atxilotu zuten, zuzendaritzako beste kideekin batera. 2011. urtean hil zen. Kazetaren irudi historikoak eta itxierakoak erakutsiko ditu bideoak.

Anariren kanta bat

Iñaki Uria Euskaldunon Egunkaria-ren zuzendaritza batzordeko kidea mintzatuko da ekitaldian.Ondoren, Anari musikariak kanta bat eskainiko du zuzenean.

Ekitaldia amaitzeko, Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko administrazio kontseiluko kide eta Beatriz Zabalondo BERRIA Taldeko burua mintzatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.