Albistea entzun

'Gara'-k salatu duenez, EITBk haren liburu baten iragarkia zentsuratu du

Urtzi Urkizu -

2018ko otsailak 27 - Donostia

Gara egunkariak Naiz atarian argitaratu duen informazioaren arabera, EITBk El desarme. La vía vasca liburuaren irrati iragarkia zentsuratu du; Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ziren ematekoak. Liburua Iñaki Egañak idatzi du, Gara, Mediabask eta Mediapart hedabideetako hainbat kazetarirekin elkarlanean. EITBko zerbitzu juridikoek esan dute iragarkiak «eduki politiko nabarmeneko zenbait adierazpen dituela». EITBk iragarkiaren bertsio berri bat bidali zion kazetari, honako esaldia ezabatuz: «...erakunde militar baten armagabetzea gizarte zibilaren laguntzarekin, posizio immobilistagoen aurrean». Emititu ahal izateko, EITBk Gara-ri esan zion esaldi hori kentzea «gomendagarria» litzatekeela. Berez, EITBko hedabideen publizitate arauetan ez dituzte edukiak baztertzen eduki politikoa dutelako. Arau orokorren arabera, ez dituzte iragarkiak onartuko edukietako ideiek «proselitismoa» edo «doktrinatzea» ekartzen baldin badute. Era berean, publizitateak ezingo ditu gutxietsi edo mindu herritarren konbikzio moralak, ideologikoak, erlijiosoak edo politikoak.

EITBko LABek zuzendaritzari eskatu dio «autozentsura» bazter dezala, «betiko». «Beste behin, EAJk zentsura modu alderdikoian erabili du EITB».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mahats bilketan parte hartu zuten BERRIAlagunak, atzo, El Mozo Wines upategiko mahastietan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Edan bai, bildu ere bai

Olatz Enzunza Mallona

BERRIAlagun batzuek mahats bilketa egin dute Lantziegoko El Mozo Wines upeltegian. BERRIAren 20. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia, eta abenduan Hatsa ardo propioa ekoitziko dute.
 ©BERRIA

«ETAren armagabetzea kontatzea amesten nuen, eta lortu nuen»

Unai Etxenausia

«Irratiaren magiak konkistatu» zuen behin. Ordutik, lau hamarkada eman ditu Cobok SER irratian Euskal Herriko politika kontatzen. Joan den urtea amaitzearekin bat utzi zuen irratia, baina argi dauka ez duela kazetaritza sekula utziko.
 ©HITZETIK HORTZERA

«Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»

Beñat Mujika Telleria

Hil honetan abiatu da 'Hitzetik hortzera'-ren denboraldi berria. Zenbait berrikuntzarekin itzuli da saioa; horietako bat, aurkezlea: Mirari Martiarenak hartu du Eider Perezen tokia saioaren gidaritzan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.