Kanaldudek artxiboko edukiak jasoko ditu saio berri batean, gaurtik

Urtzi Urkizu -

2018ko apirilak 17
Gaurtik aurrera, azken 25 urteetako gertakarietako irudiak eta garai bateko erreportajeak ikusi ahal izango dira Kanalduderen Herenegun saio berrian (21:00). Pantxika Maitiak azaldu duenez, Aldudarrak bideo elkarteak erabaki zuen apaletan zituen VHS eta Betacam kazeta zaharren parte bat Bordelera (Okzitania) digitalizatzera igortzea. «Inbertsio handia izan da kooperatibarentzat, dudarik ez, baina 1990eko hamarkadan grabatu ziren gertakariak ez galtzeko balioko du», esan du Kanaldudeko kazetariak. 120 ordu inguruko iraupena dute artxibatutako grabazioek. «Horien artean, kultur gertakari franko daude: kantu txapelketak, antzezlanak, baita gai askori buruzko erreportajeak ere. Uste dugu 20-25 urteren buruan eduki horiek hedatzeak interesa piztuko duela ».

Herenegun saioa hilero emango dute —nahieran zerbitzuan ere ikusi ahal izango da—. Gaur, estreinako atalean, 1990. urteko irudi batzuk berreskuratuko dituzte; mendiko laborantzaren inguruan dokumental bat egin zuten orduan, Euskal Herriko Laborarien Batasunaren jaian erakusteko. Mikel Erramuzpe eta Joseph Errotabehere aritu ziren horretan, eta bien lekukotasuna jaso du artxibo taldeak. Garaiko mutxikoak ere izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna