Bertsolari txapelketako finalak 332.000 ikus-entzule izan zituen

urtzi urkizu
2017ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Barakaldoko BECen (Bizkaia) bildu ziren ia 15.000 bertsozaleek ez ezik, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala 332.000 lagunek ere ikusi zuten uneren batean telebistaz, ETB1eko emanaldiari esker. Euskaldunen artean egun osoan gehien ikusi zen emanaldia izan zen. Goizeko emanaldian, liderra izan zen bere ordutegian, %10,8ko ikusle kuotarekin —euskaldunen artean %24,9ko kuota bereganatu zuen. Goizeko bertsoren bat ikusi zuten 151.000 lagunek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta eragin eremuan. Arratsaldeko emanaldiak %8,8ko ikusle kuota izan zuen —euskaldunen artean, %20ko kuota—. 282.000 herritarrek ikusi zuten uneren batean arratsaldeko saioa.

'Txapelpekoak', bihar

Berria telebistak BECeko finalean egindako bideoek ere lagun ugarik ikusi dituzte egunotan. Bihar 20:00etatik aurrera izango da ikusgai Berria telebistaren Txapelpekoak saioaren azkeneko atala. Maialen Lujanbio txapelduna elkarrizketatuko dute. Bestalde, txapelketaren eta finalaren analisi sosegatua egingo dute Gorka Azkaratek, Miren Garatek eta Oihana Elduaienek. Txakur Gorriak taldearen marrazkiak eta Bertsozale Lokartuak taldearen esketxak ere ikusi ahalko dira azkeneko programan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.