Atresmediaren Mega telebista kate berriak uztailean hasiko ditu emisioak

Erredakzioa
2015eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Lurreko telebista digitalaren bidez, Hego Euskal Herriko herritarrek telebista kate berri bat ikusi ahalko dute irekian uztailaren 1etik aurrera: Mega. Atresmedia taldeak (Antena3-La Sexta) sortu du katea, eta Gol T ordaindu beharreko kateak okupatzen zuen frekuentzia hartuko du. Horretarako, akordio bat egin dute Atresmedia Mediapro ekoizpen etxearekin —berea zen Gol Tren frekuentzia—. Silvio Gonzalez Atresmediako kontseilari ordezkariak adierazi du kate berria sortzeko erabakiak lotura duela iaz taldeak itxi behar izan zituen kateekin; Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiz, hiru kate itxi zituen: Nitro, Xplora eta LaSexta3. Atresmedia taldeak beste lau kate ditu gaur egun LTDan.

Nazioarteko telesailak, gaurkotasuneko formatuak, dokumentalak, zinema eta kirol emanaldi handiak eskainiko ditu Mega kate berriak. Atresmediak iragarri du Cosmos eta Un mundo en guerra dokumental saioak ikusi ahalko direla. Telesailen artean Justifield, Sons of Liberty, Bonnie and Clyde eta Justicia extrema emango dituzte. Factual formatuko saioek ere tarte handia izango dute programazioan: Locos por los coches; Empeños a lo bestia; El precio de la historia: Luisiana; Los Restauradores; La casa de empeños eta Buscadores de fantasmas.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.