EAEko Auzitegi Nagusiak legez kontrakotzat jo du Eusko Irratiko lansari murriztea

U.U. -

2016ko ekainak 21
EAEko Auzitegi Nagusiak legez kontrakotzat deklaratu du EITBko irratietako langileei 2010. urtetik soldatan egindako %5eko murrizketa hura. Horrela, berretsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak apirilean Euskal Telebistako langileen auzian ebatzi zuen erabaki bera. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek jarritako salaketari —ondoren ESK-k ere bat egin zuen— erantzun dio EAEko Auzitegi Nagusiak, baina sententzia ez da behin betikoa, eta kasazio helegitea jartzeko aukera zabalik dago oraindik.

Soldata murrizketaren auziak 2010. urteko EAEko Aurrekontu Orokorren Legean du jatorria. PSE-EE zegoen agintean Eusko Jaurlaritzan, eta soldata %5 murrizteko neurria hartu zuen. Iazko uztailean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak murrizketaren kontrako epaia eman zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiak soldataren murrizketaren inguruko sententzia eman ostean, ELA sindikatuak Jaurlaritzari eskatu dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sozietate publikoetako langileen soldatetan egindako %5eko murrizketa «berehala» indargabetzeko, eta milaka langileri egindako diru kaltea konpontzeko.

Ekainaren 10ean, Euskadi Irratiko, Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako langileek bi orduko lanuzteak egin zituzten auziagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna