Gaztelugatxe eta Itzurun itxita, 'Game of Thrones'-en eraginez

urtzi urkizu
2016ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Datozen egunetan egingo dituzte euskal kostaldean Game of Thrones telesailaren grabaketak. Horien eraginez, Bakion (Bizkaia) Urizarretatik Gaztelugatxera jaisten den oinezkoentzako bidea itxi egingo dute gaur, eta itxita izango da datorren igandera arte. Era berean, Gaztelugatxera iristeko sarbideak eta ingurua itxi egingo dituzte. Bakioko Bentako aparkalekuan kokatuko dute telesailaren karabanen kanpamentu nagusia. Grabatzeko azpiegiturak oso zabalak direnez, kanpamentuak aparkalekuaren beheko zati osoa okupatuko du. Larunbatean amaituko dituzte Gaztelugatxeko grabaketak, eta, hurrengo egunean, Game of Thrones-eko taldeak, Bakio utzi, eta aparkalekuan paratutako osagai guztiak kenduko ditu.

Itzurun hondartzako eremua bihar itxiko dute, telesaila egiten duen ekoizpen etxeak hala eskatuta, azken orduko lanak egiteko. Hondartzako sarbidea itxita egongo da hilaren 29ra bitartean. Grabaketak Zumaian (Gipuzkoa) datorren astean egingo dituzte, hilaren 24tik 29ra. Grabaketa egunetan, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hondartza ingurua eta hango itsaslabar eta amildegiak balizatuko dituzte, grabaketak ikustera biltzen direnen segurtasuna bermatzeko. Barrikan (Bizkaia) ere grabatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.