Albiste faltsuei aurre egiteko lantalde bat Espainiako Kongresuan

urtzi urkizu
2018ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Lantalde bat sortu berri dute Espainiako Kongresuko Defentsa batzordearen barnean, albiste faltsuen ezaugarriak, garapena, ondorioak eta desinformazio kanpainak aztertzeko helburuarekin. Jose Maria Barreda PSOEko diputatua da lantaldeko presidentea. Besteak beste, hainbat hedabidetako editoreak gonbidatuko dituzte, bai eta segurtasunean eta defentsan adituak —tartean militarrak—, plataforma digitaletako eta sare sozialetako ordezkariak eta Google edo tankerako bilatzaileen arduradunak ere. Lantaldea sortzeko erabili duten agirian, nabarmendu dute Europako Batasunak eta NATOk erakundeak sortu dituztela, albiste faltsuen fenomenoari aurre egiteko. Espainiako Kongresuko lantaldeak «desinformazioaren eragina galarazteko sistemak» proposatuko ditu. Hartutako erabakiak Espainiako Defentsa Ministerioari jakinarazi beharko dizkio.

Lege bat Frantzian

Frantziako presidente Emmanuel Macronek duela aste batzuk iragarri zuen lege bat egingo dutela, hauteskunde garaian albiste faltsuen aurka borrokatzeko. Lege berria onartzen bada, albiste faltsuen zabalkundea presaz salatu ahal izango da epaile baten aurrean, eta epaileak webgunea blokeatu ahalko du .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.