GAKOAK

2018ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
EH Bilduren lege proposamena bost kapitulutan banatuta zegoen. Hona zenbait giltzarri.

Denbora eta lurralde eremua. 1936ko uztailaren 18tik 1978ko abenduaren 29ra arte gertatutako urraketak hartzen ditu, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jazotakoak, baita bertako herritarrei beste inon egindakoak ere.

Egia. Ikerketa ildoak indartzeko neurriak jasotzen ditu: informazio bulego deszentralizatuak, diziplina anitzeko ikerketa taldea, aholkularitza... Jardun horiek Gogora institutuan zentralizatuko dira.

Aitortza eta erreparazioa. Egiaren batzorde independente bat sortuko da biktimaren eskubideak aztertzeko eta irizpena emateko. Lehengoratze eskubidea zehaztu du, desjabetutako edo indarrez ebatsitako ondasunak itzultzeko.

Justizia. Biktimak justizia administrazioan laguntzea, eta frankismoko tribunalek hartutako erabakiak baliogabetzea.

Memoria. Konfiskatutako ondasunen zerrenda; ikur frankistak kentzea; desagertuak bilatzeko plana; DNA bankua; omenaldiak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.