ETB1ek ETAren amaieraren inguruko saio berezi bat emango du gaur

urtzirrutikoetxea
2018ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
ETB1ek Hasiera guztiek bukaera dute izenburuko saio berezia emango du gaur, 22:35ean. ETAren ibilbidea aztertu, eta etorkizuneko jokalekua jorratuko dute, Xabier Madariaga kazetariak gidatuta. Besteak beste, Jesus Egiguren, Joseba Egibar, Amaia Fernandez, Pili Zabala, Maixabel Lasa, Garbiñe Biurrun, Juanjo Alvarez, Joseba Azkarraga eta Joxe Felix Azurmendi elkarrizketatuko dituzte. Rafa Diez Usabiagarekin elkarrizketa «sakonago» bat egingo dutela iragarri du ETBk.

Elkarrizketa tarteen ostean, solasaldi bat egingo dute gonbidatu hauekin: Xabier Barandiaran, Patxi Zabaleta, Ihintza Arrieta, Galder del Campo eta Jagoba Alvarez. ETAren azkeneko agiriak eta Kanboko (Lapurdi) ekitaldia hizpide hartuko dituzte, eta erakundearen historian sakonduko dute.

Saioa amaitu bezain laster, 23:40an, Oinatz galduak dokumentala emango du euskarazko kateak. 1960tik gaur arte, hamarkadaz hamarkada, Euskal Herrian izandako indarkeria aztertu zuen Fermin Aiok saio horretan.

ETB2 kateak, bestalde, El fin de ETA dokumentala emango du gaur, 00:30ean. Justin Websterrek zuzendu zuen iaz lana, Jose Maria Izquierdok eta Luis Aizpeoleak idatzitako gidoian oinarrituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.