ALJERIAZ IDATZIAK

2015eko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Txomin Peillen

1962an idatzi eta 1982an argitaratu Aldjezairia askatuta ipuin bilduma (Hordago). Txalapartak berriz argitaratua 2013an, Joseba Sarrionandia idazlearen sar hitzarekin.

Jean Louis Davant

Aljeriaz (Maiatz), 2014ean. Abd el kader pastorala eta poemak sartuak, hainbat artikuluez gain. Poema zenbait 1986ko Iparraren bila liburuan ere jadanik argitaratu zituen.

Xipri Arbelbide

Gerlako tresna bizidunak nobela, 1986an. Eta 2003an, Euskaldunak Aljerian 1954-1962 liburua (Elkar). Orduko gazteek Herria, Gazte eta Eskual Herria aldizkarietan publikatu gutunak, baita lekukotasun berriagoak bilduz ere.

Piarres Aintziartek

Biziaren bazterrean autobiografian Aljeriaz mintzo da, besteak beste. 1992an publikatua Maiatzekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.