Kataluniako sortzaileen distira, El Sol publizitate jaialdian

Erredakzioa
2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Bartzelonan egoitza duten bi agentzia nagusitu dira Bilbon, El Sol publizitate jaialdian. Lola MullenLowe agentziak hamairu sari eraman ditu, Burger King konpainiarentzat eginiko Scary Clown Night iragarkiarekin. Bi sari nagusi jaso ditu kanpainak eta Platinozko Sol saria. 1980ko hamarkadako filmen nostalgiaren moda erabili du, Stranger Things eta It estiloan.

Proximity Barcelona agentziak, berriz, 12 sari jaso ditu, genero rolak zalantzan jarrita, Audi auto ekoizlearentzat eginiko Por siempre jamás kanpainarekin. Disney estiloko animazioa erabiltzen du,eta 41 herrialdetan ikusi dute. Sari nagusi bat jaso du.

Hogei herrialde lehian

Beste sari nagusi bat McCann España agentziak Ikearentzat eginiko Llave Allen kanpainak eraman du. Paperezko hedabideen alorrean, agentziak berak jaso du saria Tomate eta Frambuesas iragarkiengatik, Aldi supermerkatu katearentzat. Saria jaso du Pages BBDOk Dominikar Errepublikako Unicefentzat eginiko La peor novela kanpainak.

Atzo amaitu zen jaialdiaren 33. saioa. 20 herrialdetako agentziak lehiatu dira, eta publizitatearen munduko 1.500 langile egon dira Bilbon, tailerretan parte hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.