Kazetarien aurkako delituen inpunitatea eten nahi dute

urtzi urkizu
2016ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Oinarrizko eskubideen inguruko hizketaldiak egingo dituzte Bruselan gaur eta bihar Europako hainbat kazetarik, gobernuz kanpoko erakundek eta politikarik. Jardunaldien atarian, Europako Batzordeak deialdi bat egin du kazetarien aurkako delituen inpunitatea amaitzeko. Deialdia estatuei, hedabideen jabeak diren enpresei, profesionalei eta inplikatutako alde guztiei egin die. «Prentsa askea eta plurala izatea funtsezkoa da gizarte libre, ireki eta demokratiko batentzat. Hedabideen eta kazetarien aurkako erasoak demokraziaren kontrakoak dira», esan du Europako Batzordeak. Gaur da kazetarien aurkako delituen inpunitatea salatzeko nazioarteko eguna.

Irak, Filipinak eta Somalia

Europan Turkia da kazetarien aurka eraso gehien egiten duen herrialdea. Mundu osoan, berriz, azkeneko hamarkadan Irakekoa izan da egoera txarrena kazetarientzat, Kazetarien Babeserako Batzordeak argitaratutako txosten baten arabera. Azkeneko hamar urteetan Iraken 71 kazetari hil dituzte, eta hilketa horiek ez dituzte epaitu. Filipinetan 41 kazetarirekin gertatu da gauza bera. Azkeneko bi urteetan, bestetik, Somalia izan da zerrenda horretako lehen herrialdea, Al Shabaab taldearen presentziaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.