RSFk salatu du Europan atzera egiten ari dela prentsa askatasuna

urtzi urkizu
2017ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
RSF Mugarik Gabeko Kazetariek 2016ko txostena aurkeztu dute, eta salatu dute Europan prentsa askatasuna atzera egiten ari dela, «pauso erraldoiz». Bereziki, Turkian dagoen jazarpena nabarmendu dute, «kazetarientzako munduko espetxe handiena» dela ohartaraziz. Mugarik Gabeko Kazetariek Turkiari buruz landu duten txostena irakurrita «sekulako lotsa» sentitu du Malen Aznarezek, elkarteak Espainian duen presidenteak. Yavuz Baydar kazetari turkiarrak oso larritzat jo du bere herrialdearen egoera: «Turkiako erredakzioek espetxeek bezala funtzionatzen dute. Ez badituzu arauak betetzen, berehala kaleratzen zaituzte».

Mugarik Gabeko Kazetarien txostenean jaso dute, halaber, Espainiako Gobernuak martxan jarritako mozal legea. Munduko 180 herrialderekin zerrenda egiten du elkarteak prentsa askatasuna neurtzeko, eta Espainia 34. tokian ageri da. Lehen tokian Finlandia dago.

Elkartearen arabera, munduan 59 kazetari hil zituzten 2016. urtean, baita bederatzi internauta eta hedabideetako zortzi kolaboratzaile ere. Gainera, 179 kazetari, 157 internauta eta hamabi kolaboratzaile espetxeratu zituzten. «Hilketen eta bahiketen kopurua txikiagotu egin da, kazetariak ia-ia ez daudelako tokian bertan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.