Gerizpean. Uda-pasa

Natura maite dutenentzat

Euskal Kostaldeko Geoparkeak irteerak antolatuko ditu natura ezagutu nahi dutenentzat

Zumaiko flysch-ak ezagutzeko aukera eskaintzen dute Geoparkeak antolatutako irteerek. BERRIA.
Maialen Unanue Irureta.
Donostia
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Euskal Kostaldeko Geoparkeakeskaintza zabaldu eta irteera mordoa antolatuko ditu ondorengo hilabeteetarako. Asteburuetan ez ezik, astegunetan ere izango da irteera horietan parte hartzeko aukera. Zumaia, Deba eta Mutriku inguruko parajeak eta kultura ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditu.

Natura ezagutzeko ibilbide aproposak antolatzen ditu Geoparkeak. Esaterako, Deba eta Zumaia arteko flysch-ak ezagutzeko hainbat irteera antolatzen ditu. Itsasbazterreko bideetatik ibilaldiak, txalupa txangoak, interpretazio zentroetara bisitak eta lurreko eta itsasoko bisita konbinatuak egin daitezke.

Bestetik, karst-aren ibilbideko bisita gidatuak proposatzen ditu. Paisaia harrigarriz beteriko mundu batean barneratzeko gonbita egiten du Geoparkeak. Esaterako, Debako Lastur ibarrean, Mutrikuko Astigarribian eta Olatzeko parajeetan barneratzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu.

Azkenik, Deba, Zumaia eta Mutriku herri inguruetako kultura eta tradizioak ezagutzeko, bisita kulturalak eskaintzen ditu Geoparkeak. Parrokiak, baselizak, jauregiak eta hiriguneak ezagutu ahal izango dira bisita gidatuen bidez.

Irteera horietan parte hartzeko ezinbestekoa da erreserba egitea, bisitari kopuru mugatua baitute. Zumaia eta Debako turismo bulegoetan eta www.geoparkea.com webgunean egin daiteke erreserba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.