GAKOAK

2014ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Heriotzarekin eta hilurreneko zaintzarekin lotutako hainbat kontzeptu daude. Hona esanguratsuenak:

Eutanasia. Kontzeptu horren pean sartzen dira usu bizitzaren amaierarekin lotutako beste hainbat ere. Baina esanahi zehatza du: prozedura mediko bat da, zeinean mediku batek paziente baten eskariari erantzuten dion droga bat jarriz, eta horrekin heriotza zuzenean eragiten dion.

Suizidio lagundua. Eutanasiatik oso hurbil dago. Medikuak ez dio pazienteari deus injektatzen, ordea; errezeta bat egiten dio heriotza eragiteko pilula batzuekin, eta eriak hartuko ditu berak nahi duenean.

Sedazioa. Pazienteari, botiken bidez, konortea galaraztean datza; hilurren daudenen oinazea arintzeko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak