Europako Parlamenturako hauteskundeak. Ekonomia. Joseba Madariaga. Ekonomia irakaslea Deustun

«Uste dut Europak astindu bat eman behar diela politika sozialei»

Jon Fernandez.
2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Zer garapen izan du EBko ekonomiak azken bost urteetan?

Urte positiboak izan dira. Gogoratu, aurretik, 2011-2012an zor publikoaren krisia piztear egon zela, eta 2012an Mario Draghi EBZko buruak baretu zuela egoera, esanez edozer egiteko prest zegoela euroa salbatzeko. Ondoren, 2014tik aurrera, hazkunde aro batean sartu ginen, baina 2018an berriro hasi da dezelerazioa, nagusiki AEBen eta Txinaren arteko gerra komertzialaren eraginez. Horrez gain, ohi baino klima lehorragoak eta autoen emisioen araudi berriak ere okertu ditu Alemaniaren urte amaierako datuak; hazkundea, halere, hobera egiten ari da jada.

Zeintzuk lirateke hurrengo legealdirako erronka nagusiak?

Ba, azken finean, betikoak: oraindik sendotu egin behar da diru batasuna; oso garrantzitsua litzateke banku batasuna burutzea, eta gordailuen bermerako Europako funtsa sortzea; pauso bat harago joanda, batasun fiskalean sakontzea, euroguneko aurrekontuaren ernamuinetik harago.

Gauza bat da garapen ekonomikoa, eta beste bat soziala.

Hala da, uste dut Europak astindu bat eman behar diola politika sozialei. Hor daude ongizate estatuaren erronkak eta gizartearen zahartzea, adibidez; azken horri lotuta, produktibitatea handitu beharko genuke, eskulan galera konpentsatzeko. Edozelan ere,inportantea da erronka sozialei aurre egitea, joera populistako euroeszeptizismoaren diskurtsoa hausteko. Uste dut gizarteak ikusi behar duela EB proiektu ona dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.