AEBek eta Israelek Unesco uzteko erabakia hartu dute

2017ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko kide izateari utziko diote Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek—2018ko abenduaren 31n sartuko litzateke indarrean erabakia erakundearen estatutuak aintzat hartuta—. Washington izan zen aurrenekoa erabakiaren berri ematen. Heather Nauert AEBetako Estatu Departamentuko bozeramaileak jakinarazi zuenez, ez zen arinkeriaz hartutako erabakia izan: «Gure kezka adierazten duen erabakia da, oinarrizko erreforma behar duela uste baitugu, etengabea baita Israelen kontra duen jarrera».

Arrazoia, bada, politikoa da. Hebrongo Alde Zaharra arriskuan dauden ondare historikoen zerrendan sartu zuen joan den uztailean Unescok. Erabaki horrek kritika ugari izan zituen, bereziki Israelenak. Eta orain erakundetik ateratzea erabaki du Tel Avivek.

Benjamin Netanyhau lehen ministroak «erabaki ausarta eta morala» zela adierazi zuen: «Unescorena antzerki absurdo baten modukoa da, historia babestu beharrean, itxuraldatu egiten du».

Erakundearen erreakzioa berehalakoa izan zen. Irina Bokova Unescoko zuzendari nagusiaren hitzetan, «galera» bat da: «Erabaki tristea».

Washingtonek 2011n utzi zion erakundeari bere diru ekarpena egiteari; Palestina Unescoko kide gisa onartu zutenean, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.