PERTSONAIA. Jon Zabaleta

Une bereziak marrazki bihurtu dituena

Igor Susaeta -

2014ko abenduak 10
Orain eskolak ematen ditu Jon Zabaleta marrazkilariak (Hernani, 1950). «Uste dut esan behar nuena esan dudala», aitortu zion BERRIAri, 2012ko maiatzean. Baina azkeneko 40 urteotan ehun liburutik gora hornitu ditu irudiz, komikietarako pertsonaiak sortu ditu, eta baita egunkarietarako zintak ondu ere. Bada, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak banatutako Dabilen Elea saria jasoko du hilaren 18an. Liburugintzaren alorrean ibilbide bat egin duen sortzaileari ematen zaio aitortza gisa, eta, 2008an eratu zutenetik, Xabier Olarra (2013), Joxe Azurmendi (2012), Mariasun Landa (2011), Itxaropena inprimategia (2010), Joan Mari Torrealdai (2009) eta Antton Olariaga (2008) izan dira hautatuak.

Zabaletak dio une oso bereziak bizitzea tokatu izan zaiola, eta horietako bakoitza bere marrazkietan islatzen ahalegindu dela. Haren familian gertatutako atsekabe baten ondorioz, «eldarnio batean» bizi izan zen urte askoan. «Eta eromen hark nire sormenari lagundu zion».

Delineatzaile ikasketak egin zituen aurrena, eta gero Debako Arte Eskola esperimentalean osatu zuen bere prestakuntza. 1973an hasi zen liburuak ilustratzen —haur eta gazte literaturakoak zein didaktikoak—, eta, esaterako, Anjel Lertxundik, Mariasun Landak, Bernardo Atxagak eta Juan Kruz Igerabidek aitortu izan dute bere sormena. Gainera, zinta grafikoak, komikiak eta beste ere diseinatu ditu, eta hainbat aldizkari eta egunkaritan argitara eman: Euskadi Sioux, Zeruko Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Ipurbeltz...

Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian jasoko du saria, hilaren 18an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan (19:30).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna