Albistea entzun

Donostiako 69. Zinemaldia.Perlak. KRITIKA

Lola, Felix eta Ivan

Uxue Arzelus -

2021eko irailak 19

'Competencia oficial'

Zuzendariak: Gaston Duprat eta Mariano Cohn. Iraupena: 114 minutu.

Lola Cuevas zuzendaria eta Felix Rivero nahiz Ivan Torres aktoreak elkartuko dituen film bat dago Competencia oficial pelikularen atzean. Hirurak hainbat jaialditan saritu dituzte, baina bakoitzak bere lan egiteko era dauka: zuzendariak ezohikoak diren bideak erabiltzen ditu aktoreengandik nahi duena lortzeko; Torres antzerkiko aktorea da, metodo aktorea, sariak gaitzetsi eta izarrak gorroto dituena; eta Rivero Hollywoodeko izarra da, diruzalea, pertsonaiak berak antzezten dituenean existitzen hasten direla uste duena.

Gaston Duprat eta Mariano Cohn argentinarrek zuzenduko dute Penelope Cruz, Antonio Banderas eta Oscar Martinez elkartuko dituen komedia. Aktoreen eta zuzendarien arteko harremanei buruzko komedia bat da, haien lan metodo eta tresna bitxiez barre egin nahi duena, haien xelebrekerien absurdoaz. Eta ez da inor libratzen: hipsterra izaten esfortzu izugarria jartzen duen zuzendaria, tuntun samarra dirudien izarra edo profesionala eta serioa den aktore esperientziaduna. Denentzat dute argentinarrek.

Zineman ibiliak direnentzat guztiz identifikagarriak izango dira Competencia oficial-ek erakutsiko dizkigun hainbat egoera; baina mundu hori erabat arrotza zaion ikusleak ere aurkituko du gertutasuna hiru pertsonaia estereotipatuetan; esango nuke, neurri batean, denok ezagutzen ditugula Lola, Felix eta Ivan bat. Eta filmaren funtsa esajerazioa eta gehiegikeria badira ere, atzetik dagoen egiak eragingo digu barrea. Erraz ikusten den komedia bat da, hausnarketa handirik eragingo ez duena.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Joanes Etxebarria

Jean-Louis Davant: «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus, atzo, elkarrekin kantuan, hamarreko txikiko ariketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da ate ondoan geratu

Miren Mujika Telleria

Amets Arzallusek Bilbon irabazi ondoren, erabakita gelditu da finala. Harekin batera ariko dira Illarregi, Ibarzabal, Gaztelumendi, Colina, Mendiluze, Martin eta Lujanbio
<em>Titanic Rising</em> diskoan abiatutako bidean segitzen du Weyes Blood-ek disko berrian. ©BERRIA

Dirdira iluntasunean

Mikel Lizarralde

Folkaren eta pop barrokoaren artean mugitzen diren kantuen bitartez, Weyes Bloodek gaur egungo ajeetan arakatu du 'And In The Darkness, Hearts Aglow' diskoan.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...