Ura eta harria Obareneskoan

Ebro ibaitik Obarenes mendilerrorako bidaia egiten primeran lagunduko digu GR 291 zidor berriak. Haren eskutik, Obarenesko artadi eta harizti trinkoak ez ezik, inguruko ondare oparoko bazterrak ere ezagutuko ditugu.
Valverdeko zubi bitxia. Zubi perpendikularra izan gabe, diagonalean eraikia zela ohartuko gara berehala.
Valverdeko zubi bitxia. Zubi perpendikularra izan gabe, diagonalean eraikia zela ohartuko gara berehala. JOSEAN GIL-GARCIA Tamaina handiagoan ikusi

Josean Gil-Garcia -

2015eko urriak 20

GR 291 kodepeko zidorra abaian jarri dute Mirandako eskualdean. Obarenes mendien inguruko ura eta harria uztartzea du xede xenda horrek. Mirandako ordokia erabat inguratzen du zidorrak, eta, bide seinaleak erruz ikusten direnez, galbiderik ez dago. Ebro ibaia zeharkatuta, Mirandakoan barrena ibiliko gara gaur, Arabako muga-mugan. Hiru etapa gertatu direlarik ere, horietako zati bat baino ez dugu proposatzen segidan.

Hirugarren etapa aukeratu dugu GR 291 zidorra ezagutarazteko. Oron herrian (Burgos, Espainia) emango diogu hasiera ibilbideari. Oronek, herri txikia izanagatik ere, iragan historiko oparoa ezkutatzen du bere kaleetan. Hara joateko, hobe da Mirandako hiria inguratzea N-1 errepideari jarraituta. Ebro ibaia gurutzatuko dugu Mirandan, eta, Orongo ospitalea ikusi bezain pronto, ezkerrera jo eta herriko XIX. mendeko etxetzarraren parean lagako dugu autoa.

Valverdera doan errepidearen erreferentzia hartuta, herrigunean sartu eta San Esteban elizaren aurreko plazara iritsiko gara. Han, ezkerrera eginez, Oroncillo ibaia zeharkatu eta hegoalderantz bideratuko ditugu gure pausuak. Ibilian hasteaz batera, Obarenes mendilerroko artadi eta harizti trinkoek atentzioa emango digute. Makalak dauden tokira iristen garenean, ezkerrera okertu, eta, Mirandako ubidearen gainetik igarota, trenbidearen paraleloan jarraituko dugu. Paseo gozoan ibili ostean, Valverdeko iturriko urez, diagonalean eraikitako zubi ederraz eta makal ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dugu.

Valverdeko zubi bitxia

Herriko zubi bitxia gurutzatuko dugu, betiere haren egitura bitxiari erreparatuta: zubi perpendikularra izan gabe, diagonalean eraikia zela ohartuko gara berehala. Ezkerrera joko dugu zubia igarotakoan eta, Eras kaleari muzin eginda, Concentracion bideari eutsiko diogu. Aurreragoko bidegurutzean, ezkerreko bidea hartuko dugu Oroncillo ibaia zeharkatzeko xedez. Almendrondoak gogaide, Bugedora iritsiko gara. Elizaren dorreko Erdi Aroko eguzki erlojua atzean utzi eta, errepideko 6. mugarriaren parean gaudela, ezkerretik abiatzen den zidorrari ekingo diogu. Santa Maria monasterioa begi bistan izango dugu uste baino arinago. Ondare artistiko eta historiko oparokoa du monasterioak. Besteak beste, klaustroa, jatorri erromanikodun eliza eta dorrea dira elementurik deigarrienak.

Mendebaldera doan bide zabalari eutsi eta galsoroak bidaide, Ameyugora hurbiltzen hasiko gara. Trenbidea eskuinaldean eramango dugu une oro. Une batez, ordea, burdinbidearen gainetik igaro, eta, partzelariari jaramon eginez, autopista zeharkatzera joko dugu. Baionako Bidea izeneko zidorrarekin bat egingo dugu zubian. Adituen esanetan, Santiagora iristeko bide nagusiaren aldaera bat izan zen hura, hots, Akitania eta Astorga lotzen zituen bide sonatua. Askoz seguruagoa, akaso, Kostaldeko bidean eta Errioxaldean erasoaldiak zeudeneko garaian.

Ameyugoko dorrea eta eliza bisitatu ondoren, Baionako Bidera itzuli eta autopista paretik jarraituko dugu, ekialderantz. Aurrerago, Oroncillo ibaia parez pare dugula, eskuinera egin, haritegi elektrikoaren azpitik igaro, eta ekialderantz jarraituko dugu, Bugedo aurrean ikusten ari garela. Bide sarda batean, zuzen jarraituko dugu, eta Bugedorako errepidera iritsiko gara. Ezkerrera okertuko dugu han, eta tentu handiz errepide bazterretik segituko dugu. Errepide nagusira iristeko 200 metro inguru falta direla, eskuinera egin eta San Adrian muinoa inguratuta, Oronera iritsiko gara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©LEOBIANCA PHOTOGRAPHY

«Akatsik ezin da egin Real Madrili irabazi nahi bazaio»

Iñigo Lasa

Alaves eta Real Madrilen arteko partida «polita» eta «lehiatua» izatea espero du Ivan Campok. Bi taldeetan jokatutakoa da, bere ibilbideko bi fase ezberdinetan.
Elordi eta Arteaga pilota aukeraketaren egunean. ©JON URBE / FOKU

Hazten segitu ahal izateko txapela

Ainara Arratibel Gasconb

Bigarren Mailako buruz buruko finala jokatuko dute gaur Arteagak eta Elordik. Bi pilotariak «gogotsu» daude gaurko norgehiagokarako
Teresa Errandonea, maskara jantzita entrenatzen, Donostiako belodromoan. ©JON URBE / FOKU

Entrenatu ere, maskararekin

Ainara Arratibel Gascon

Atletek maskara jantzita izan behar dute entrenatzeko. Ivan Fernandezek eta Teresa Errandoneak diote errespetatzen duten arren zaildu egiten diela beraien prestaketa.
Joseba Zaldua, baloi bat lehiatuz. Atzelari donostiarrak bere lehendabiziko partida jokatu du aurtengo Europa ligan. ©OLAF KRAAK / EFE.

Kilimarik egin gabe

Jon Ander De la Hoz

Reala lotuta aritu da AZ Alkmaarren zelaian, eta puntu bat zakuratuta itzuli da Donostiara. Txuri-urdinek bizirik segitzen dute Europa ligan, zazpi punturekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.