Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Urkulu, Beherobitik

Urkulurako igoera gorabeheratsua, Errobi ibaiaren iturburuko ingurumaritik. Ikuspegi ezinago ederra agertuko zaigu gailurraren pean, erromatarren garaiaren erakusgarri.
Urkulu mendi gailurretik.
Urkulu mendi gailurretik. GORKA LOPEZ Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Lopez -

2016ko urtarrilak 26

Beherobiko aparkalekutik abiatuko gara, Errobiren iturburuari dagokion lerrotik; baserri baterantz doan zubi batera iritsiko gara, eta hura gurutzatuko dugu, eta bidexka batetik joko, bazkalekuetatik barrena. Larre hori hesitzen duen itxituran bada igarobide bat, eta hura ireki eta maldan gora segituko dugu. Goraxeago, bide zidor bihurtuko da ibilbidea, eta hobetuz joango da, beste bide zabal harritsu batekin bat egin arte; handik joko dugu, gorantz betiere. Beste malda bat ere igoko dugu, eta Beherobiko amildegiaren gainera iritsiko gara; haren bestaldeko muturrean agertuko zaigu, zut-zut, Errozateko mendi tontorra. Handik, berriz, errepide batera irtengo gara, Beherobiren eta Organbide mendi lepoaren artekora.

Are gorago oraindik

Errepidearen ezkerreko aldetik mendi bide edo pista bat doa, eta, hortik joz, Oriongo basoetan barneratuko gara, eta pagadi artean ibiliko. Pixkanaka-pixkanaka, aurrera egingo dugu, asko igo gabe, eta borda baten aurrez aurre iritsi arte; hantxe amaitzen da pista, eta beste bidexka batetik joko dugu, larre hesitu batzuk alde batera utzita.

Itxituren artetik, berriz, beste bidexka bat doa, eta garo sail batera eramango gaitu; haien gainetik ageriko zaizkigu. Garo artean, ezkerrera egingo dugu, bide zidor batetik; landarediak itxia du haren lehen zatia. Eragozpen hori gainditutakoan, bide zidorraren goialdeko bihurguneetara igaroko gara, zeinak askoz ere toki zabalago eta ibiltzeko modukoago batean baitaude. Mazela piko batera iritsitakoan, errepidera irtengo gara berriro, eta haren ezkerreko aldetik ibiliko gara hogei bat metroan; hurrengo, zelai bat aurkituko dugu ezkerretara, eta hura alderik alde zeharkatuko dugu; azkenik, errepidera itzuliko gara berriro, Iropileko bidegurutzearen aurrez aurre.

Borda eta harkaizti artean

Bidegurutzea zeharkatu, eta Iropileko zelaian ibiliko gara, eskuin aldetik, errepidearen azpitik eta Minasaro bordetarantz joango bagina bezala. Natural-natural, hirurehun bat metroan ibili eta gero, eskuinaldeko mazelatik igoko gara, eta Paoberri bordarantz doan pistarekin topo egingo dugu. Bordaren atzean, horma harkaiztsu bat aurkituko dugu; paretak badu pasabide bat zabalik, eta hura gurutzatu eta zelaian aurrera egingo dugu, mazela harkaiztsuak inguratuz, eta mendi lepo batera iritsiko gara. Han, ezkerretik joko dugu, eta zelai batean gora egin, Leize handia etxolaren ingurumariraino iritsi arte; belardian ibiliko gara, harri artean sigi-saga, eta pagadi batera iritsiko; bide zidor batek zeharkatzen du hura batetik bestera.

Hainbat mugarrik zedarritzen dute bide zidorra, eta horiei segituko diegu pagadiaren zati batean, eta eskuinaldeko zelai batetik igoko gara; hortik, ezkerreko aldeko behe ibarraren erpin harkaiztsua inguratuko dugu, ur depositu baten aurrez aurre iritsi arte, zeinaren atzealdean mendi bizkar handi bat baitago. Haren ezkerreko hegaletik ekingo diogu, eta muino bateraino iritsiko gara; hantxe dago mugaldeko 206 mugarria. Handik ehun bat metrora, erromatarren dorre baten hondakinak aurkituko ditugu, Urkulu mendi tontorraren gain-gainean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Nork bere koloreak ditu oraindik ere, baina etsaitasun txikiagoz»

«Nork bere koloreak ditu oraindik ere, baina etsaitasun txikiagoz»

Olaia Gerendiain - Gipuzkoako Hitza

Lau hamarkada baino gehiago patroi lanetan egin ondoren, Lujanbiok bukatutzat eman berri du bere jarduna. 24 urte zituela jo zuen goia, Kontxako Bandera irabazita.

Realeko jokalariak Mateu Lahoz epaileari kexuka, gaur, Bartzelonan. ©Andreu Dalmau / EFE

Amaitu da ligako bolada ona ere

Paulo Ostolaza

Neurketa irabazteko adina gol aukera izan dituzte txuri-urdinek, baina, azkenean, Espanyol izan da asmatu duena. Haserrea eragin du epaileak Isaki baliogabetu dion golak.

Elezkano, gaur, Azkoitian, pilotari ematen. Atzean, Irribarria. ©Gorka Rubio / Foku

Berriz ere amaieran hautsi dute neurketa Elezkanok eta Zabaletak

Berria

Neurketa berdindua jokatu dute Irribarriaren eta Rezustaren aurka, baina gehiago izan dira bigarren zatian.

Ezpeleta, gaur, txapela jantzita, Tolosan (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / Foku

Hodei Ezpeleta 'Bihurri', Euskal Herriko txapeldun

Berria

Eibartarrak Xabier Zalduak baino minutu eta 37 segundo gutxiago behar izan ditu lanak amaitzeko, Tolosan jokatu den txapelketan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.