Galdakaoko burdin hesian gaindi

36ko gerran Bilbo eta inguruko azpiegiturak babesteko eraikitako hesiaren aztarnak aurki daitezke oraindik gure mendietan. Haiek aurkitzea da ibilaldi honen aitzakia.
Metrailadore habien hormigoizko hormak ikusgai dira oraindik Galdakaoko Burdin Hesian.
Metrailadore habien hormigoizko hormak ikusgai dira oraindik Galdakaoko Burdin Hesian. ASIER ARANZABAL

Asier Aranzabal -

2016ko otsailak 2

Donostia eta Gasteiz frankisten esku zeudela, 1936ko urriaren 9an hasi ziren Bilbo eta inguruko azpiegiturak babesteko hesia eraikitzen. Defentsa sistema hura lubakiz, alanbre hesiz, metrailadore habiaz, behaketa lekuz eta material horniketarako bide estrategikoz osatuta zegoen. 50 milioi pezetako aurrekontuarekin, 80 kilometroko perimetroa eraikitzen jardun zuten milaka langile eta boluntariok zazpi hilabetez. Ingeniaritza lan horren aztarnak aurki daitezke gaur egun oraindik gure mendi eta bazterretan, eta haiek aurkitzea da ibilaldi honen aitzakia. Galdakao ingurua da metrailadore habia kopuru handienetakoa gordetzen duen gunea, eta haiek ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dituzte maiatzean urtero Galdakao Gogora elkarteak eta udalak, 1937ko maiatzaren 19an jasandako bonbardaketa oroituz. Galdakaon Burdin Hesia Upo menditik sartzen zen, eta Lekubaso, Arteta, Basabal, Bekelarre, Bekea, Olabarri, Altamira, Azkarri, Erletxe eta Artola mendi hegaletan zehar jarraitzen zuen Larrabetzuraino.

Ibilaldia Galdakaoko udaletxearen aurrean hasiko dugu, Juan Bautista Uriarte kale luzean behera, Plazakoetxe biribilguneraino. N-635 zeharkatu eta Ibaizabal ibaiaren zubitik aurrera eginez, txaletak igaro ondoren, Txomin Egileor kalean ezkerrera hartuko dugu. Bide horrek Torrezabal zubiraino eramango gaitu. Jarraian, beste 300 metro egin behar dira trenbidearen ezkerretik, berori zeharkatu gabe. Errekastoraino jaitsi, eta zubiaren azpitik trenbidearen beste aldera pasatuko gara. Bertan, Erdi Aroko Itzagako haizeolarekin topo egingo dugu. Aldapa pikoan gora igo, eta, lur betegarriaz jasotako hormaren ondotik jaisten hasi bezain azkar, hodi handi baten parean 36ko gerran bunker gisa erabili zen karobiaren aztarnak aurkituko ditugu ezker magalean. Tutuaren ondoko bidexkak Guturribai industrialderaino eramango gaitu. Mendebaldera jarraituko dugu, lantegi guztien ezkerretik bukaeraraino. Erdi erretako enbor baten ondoan, bidezidor batek errekatxoraino bideratuko gaitu, eta haren ezkerrera hartuz gero Maguregina baserritik pasatu eta 200 bat metrora lubakien gunea aurkituko dugu, bidearen alde batera eta bestera. Hiru metrailadore habien hormigoizko hormak ere ikus daitezke ezkerraldeko bidezidorrean.

Aurrera eginez, Bekea auzoan sartuko gara, bidegurutzean ere mendebaldera joz. San Asentzio baselizaren aldamenetik igaro, eta Puentelatorreraino jaitsiko gara. Ibaiaren eskuineko magalean lau aztarna gune aurkituko ditugu. Lehendabizikoa, zubira heldu aurreko bihurgunean agertzen den bidezidorrari jarraikiz. Bigarrena, 500 metro aurrerago, ibaiaren bihurgunearen ondoan eta goi tentsioko kableen azpian iparralderantz egiten duen xendrari jarraikiz; hirugarrena, metro batzuk aurrerago ezkerreko pistari jarraikiz. Hemen haitzaren barruan babesgunea aurkituko dugu, eta haren gainean metrailadore habia. Laugarrena, Unkina ikastetxearen ondoan gora Meatzeta bideari jarraikiz. Hesi metaliko beltza gaindituz, ezkerraldean lubaki baten aztarnak daude; goraxeago, eskuinera eginez, obra txabola baten aurrean Meatzeta bunkerra dago; azkenik, porlanezko bidea bukatu aurretik eskuinera agertzen den bidezidorrean goraka, pinudiaren bukaeran zabortegiaren ezkerraldeko eukalipto sailean ostenduta dago Rosabal bunkerra.

Unkina ikastetxera bueltatu, eta Usansolon sartuko gara, Arteta auzora joateko. Horretarako, futbol zelaitik behera Laminarrieta kaleari jarraikiz trenbiderantz joko dugu, haren gainetik beste aldera igaroz. Mesina lantegiaren eskuinetik, lehen baserriak atzean utzita, ur araztegitik 50 metro aurrerago ezkerreko pinudian sartuz gero, margo laranjak lagunduta aurkituko dugu Lekueko metrailadore habia eta lubakiak —ezkerraldera—. Arteta bidean goraka, abeletxetik 100 metro gorago, langa gorria gainditu eta eskuineko pinu sailean dago hurrengo bunkerra. Auzoan gora jarraituz, hurrengo baserriaren ezkerreko pistari jarraituz, hiru baserriren ondotik pasatuko gara. Bidezidorra beherantz hasten denean, basoan sartu ahala eskubiko magalean dauden urratsek Ordainako metrailadore habira bideratuko gaituzte.

Galdakaora itzultzeko Arteta bidean gorantz jarraituko dugu, Ordainako bidegurutzeraino. Eskuineko baserriaren aurretik ipar-mendebalderantz —eskuinerantz— hartuta, basoan zehar Arteta errekaraino jaitsiko gara. Ur emariaren norabidean eta ezkerraldeko bide adarrak hartuta, Bekelarre auzora helduko gara. Goitik behera baserri artean Bekeako bidegurutzera iritsiko gara, eta, autobidearen azpitik pasatu ostean, aldameneko etxearen aurrez aurre ikusiko dugu Galdakaoko Burdin Hesiaren ibilaldi honetako azken aztarna. Ibaia eta N-634 zeharkatu, eta Abusu bidean zehar autobidearen azpitik aise helduko gara udaletxera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©LEOBIANCA PHOTOGRAPHY

«Akatsik ezin da egin Real Madrili irabazi nahi bazaio»

Iñigo Lasa

Alaves eta Real Madrilen arteko partida «polita» eta «lehiatua» izatea espero du Ivan Campok. Bi taldeetan jokatutakoa da, bere ibilbideko bi fase ezberdinetan.
Elordi eta Arteaga pilota aukeraketaren egunean. ©JON URBE / FOKU

Hazten segitu ahal izateko txapela

Ainara Arratibel Gasconb

Bigarren Mailako buruz buruko finala jokatuko dute gaur Arteagak eta Elordik. Bi pilotariak «gogotsu» daude gaurko norgehiagokarako
Teresa Errandonea, maskara jantzita entrenatzen, Donostiako belodromoan. ©JON URBE / FOKU

Entrenatu ere, maskararekin

Ainara Arratibel Gascon

Atletek maskara jantzita izan behar dute entrenatzeko. Ivan Fernandezek eta Teresa Errandoneak diote errespetatzen duten arren zaildu egiten diela beraien prestaketa.
Joseba Zaldua, baloi bat lehiatuz. Atzelari donostiarrak bere lehendabiziko partida jokatu du aurtengo Europa ligan. ©OLAF KRAAK / EFE.

Kilimarik egin gabe

Jon Ander De la Hoz

Reala lotuta aritu da AZ Alkmaarren zelaian, eta puntu bat zakuratuta itzuli da Donostiara. Txuri-urdinek bizirik segitzen dute Europa ligan, zazpi punturekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna