Mondarrain Itsasutik

Igoera atsegingarria: hasi Itsasutik, Atharriko lepotik barrena iragan, eta, gailurrez gailur, Atharri tontorreraino eta haren inguruko Urrezti haitzetaraino heldu arteko ibili ederra.
Mondarrainetik hegoalderanzko bistak.
Mondarrainetik hegoalderanzko bistak. GORKA LOPEZ Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Lopez -

2016ko urriak 4

Ibilbideari ekiteko, Itsasuko elizaren eta hilerriaren aurrez aurre dagoen aparkalekutik abantatuko gara. Idazkun bat aurkituko dugu han, Atharriko leporantz erakusten duena, baina ez dugu alde horretatik joko, baizik eta ezkerraldean ageri den bide batetik, eta handik egingo dugu gorantz, Atharriko Patarra dioen plaka baten ondotik igaro eta gero. Goraka egingo dugu zati batean, Itsasuko frontoia eskuinaldera utzita, eta, handik gutxira, pista batetik ibiltzen hasiko gara, lorategi eta guzti duten etxetzar sail baten ingurumarian, eta bidexka batekin topo egingo dugu; handixe segituko dugu.

Bidexka horretatik pixka batean ibili ostean, bidegurutze batera helduko gara, eta lau noranzko ikusiko ditugu. Ezkerraldetik doan bidetik segituko dugu, X itxurako baliza hori batek markaturikotik. Bazkaleku hesituetatik barrena ibiliko da bide hori, eta gorantz egingo dugu, emeki-emeki: ukuilu baten aurretik pasatuko gara, itxitura bateko langa zeharkatuko dugu, eta garoleku batetik barrena egingo, zeinak betetzen baitu Atharriko mazela etzana. Garolekua iragan eta gero, zelai batera helduko gara: gurutze batek erakutsiko digu Atharriko lepoan gaudela. Toki estrategiko horretatik, ingurumari osoaren ikuspegi zabala izango dugu: bizkarrez, landa lurrak, eta Itsasuko etxeak han-hemenka sakabanatuta; aurrez aurre, Laxia amildegi zabala, Artzamendiko eta Mondarraingo magaletan tartekatuta.

Atharriko muinoan, eskuinetik joko dugu, eta berehala amaituko dugu Atharri muinotxorainoko igoera. Segituan, dozenaka metro batzuk egingo ditugu beherantz, bidegurutze bateraino; han, eskuinetik joko dugu, Mondarrainerantz seinalatzen duen idazkunari jaramonik egin gabe, beste alderantz erakusten baitu. Antena baten paretik iragango gara, eta garoleku bat zeharkatuko dugu; itxituretako iraganbideetatik zeharkatuko dugu itxitura, eta, bi baserriren arteko paisaia zabal batetik barrena ibiliko gara, eta Legarreko lepoa iragaten duen errepideraino helduko.

Ezkondrai mendia

Errepidea pasatu, bide zabal harritsu batetik igo, eta magalez magal ibiliko gara Ezkondrai mendian, Amezketa lepoa alderik alde hartzen duen izeidiraino. Haren eskuineko aldetik joko dugu, eta, Mondarraingo maldaxka belartsutik ekinda, mendi tontorraren gainaldean ageri den pagadian barreneraino helduko gara. Zuhaitzen gerizpe ospelean, ezkerraldeko baliza horiei segituko diegu, ibilbide lau harkaiztsu batetik, eta Mondarrain gailurrean dagoen harrizko gurutzeraino helduko gara.

Zuzenean lehengo bidetik itzuli beharrean atzera, Mondarrainera igo garen aldetik ez bestetik jaisten hasiko gara, eta hurrengo gailurreriako muinoraino jaitsiko gara; artegi baten ondotik igaroko gara, eta bidexkako ildo harkaiztsu batetik joko dugu. Handik hurbil daude Urreztiko haitzak, eta tontorrera helduko gara; sekulako ikuspegia dago goi-goitik. Gero, Urreztiko harkaitz multzoaren beste aldetik egingo dugu beherantz, eta lehentxeago utzia genuen bidezidorrarekin topo egingo dugu; kontrako noranzkoan joko dugu handik, Mondarrainerantz berriro ere. Gailurraren beheko aldera heldutakoan, eskuinetik joko dugu, eta, magaleko bidezidor batetik, Amezketako izeidira helduko gara, eta igotzeko ibili dugun bidetik itzuliko gara Itsasura.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna