Albistea entzun

Adartza, Akorraineko mendi lepotik

Ibilbide zirkular erakargarri honetan, Adartza da gailur nagusia, eta beste hiru mendi puntarekin lotzen da. Ikuspegia ederra da denbora guztian.
Adartzako bidea, Mendimotxatik joanda.
Adartzako bidea, Mendimotxatik joanda. GORKA LOPEZ Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Lopez -

2016ko martxoak 1

Akorrainetik abiatuko gara, atzean utzirik Ahismeaka muino arbolarik gabea; bide zabala baztertu, eta zuzen igoko gara, ezkerretara ukuilu batzuk utzita. Elurmeaka muino berdea zeharkatuko dugu, eta, borda batzuk pasatu eta gero, hartxintxar bidea bukatuko da halako batean; hor, belarditik segituko dugu, ezkerretatik, eta bat egingo dugu Mendimotxako magaletik doan bidearekin.

Leherza sakanaren goiko aldetik joango gara; itxitura bat pasatu eta artegi bat ezkerretara utzita, Luzaide ibar luzexkan agertuko gara. Aska bat dagoen gain batetik joango gara, eta bazter batean utziko dugu bidea, eskuineko magaleko belarditik; gora egingo dugu, bidexkarik gabe, Mendimotxa hegoaldeko ertzeraino. Bertan, itxituraren gainetik pasatu, eta gorantz joko dugu, 177. mugarriraino: hortxe dago Mendimotxako gailurra.

Adartza aldera

Garazi eta Baigorri ibar berdeen ikuspegi ezin ederragoak ditugularik, Adartza aldera abiatuko gara: muino sabeldu bateraino jaitsiko gara magal leunetik, eta gero aldapari lotuko gatzaizkio, Adartza goraino. Gailurretik pasatuko gara Ontzorone ibarraren gainetik, eta dorre harritsu txiki bateraino jaitsi: goiko aldean belardi bat du, Arrolakoharria, eta albo batetik igoko gara, eta bestetik segituko dugu iparraldera. Gailurrean, plaka bat dago, Arrolako guduaren oroigarri.

Beheraxeago, Urdia muinora iritsi aurretik, pista batetik aterako gara, eta ezkerretako larrera joko dugu; muinean bertan gaudela, bat egingo dugu berriz pistarekin. Metro batzuetan aurrera egin, eta ezkerreko magalera egingo dugu, Urdiakoharria izeneko irtenguneraino. Banka aldea ikusteko leku ezin hobea.

Azken menditik behera joango gara soka naturalari segika, Munhoa aldera. Pistatik atera, eta belardi bat zeharkatuko dugu; ukuilu handi batera heldu, eskuinetara jo, eta garoz beteriko magal batetik jaitsiko gara, belarra dagoen tokiak aprobetxatuta.

Ontzoronen magaletatik

Asfaltozko bide batera atera, eta, hortik, bidegurutze hurbil batera jaitsiko gara; hor, eskuinetara joko dugu. Hartu dugun bide adarra artegi batean bukatzen da, eta han bidezidor batetik segituko dugu. Belardi txiki batera iritsiko gara: Ontzoroneko ur-jauzi txikiak ikusiko ditugu, Adartzako magaletik irristaka, eta ehun bat metro igo beharko dugu, Arrolako haitzetara joango bagina bezala; bidexka batera iritsiko gara, eta handik joanda gurutzatuko dugu Ontzoroneko ura tokirik egokienetik. Erreka bertikala pasatu eta gero, bidexka batzuetatik joko dugu, eta Mendimotxako magaletik abiatu ginen tokia iritsiko gara; handik, Elurmeaka pasatuko dugu berriz, eta Akorrainera itzuli.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cecilia Marcos Realeko jokalaria erdiraketa bat egin nahirik, Bayern Municheko Rall aurrean duela. ©REALA

Ametsetik esnatu da

Ainara Arratibel Gascon

Reala Txapeldunen Ligatik kanpo geratu da, Bayern Munichen aurka 3-1 galdu ostean. Lehen zatian txuri-urdinek ezin izan diote eutsi alemaniarren jokoari
 ©IñIGO URIZ / @FOKU

«Mesede handia egin dit eskuak ondo izateak; ikaragarri gozatu dut»

Julen Etxeberria

Uda ederra biribildu nahi du Mastersean, Nafarroa Arenan. Gaur finalerdia jokatuko du, Ezkurdiarekin, Jakaren eta Zabaletaren aurka. «Inoiz baino sasoikoago» dagoela dio.
Guruzeta, Unai Simon, Nico Williams eta Sancet, Lezaman. ©LUIS TEJIDO / EFE

Bolada onari eutsi nahian

Zuriñe Iglesias Sarasola

Athleticek Almeriaren aurka jokatuko du gaur, etxean. Valverdek esan du neurketa ‹‹funtsezkoa›› izango dela «hilabete gogorrari» aurre egiteko
Realaren eta Bayernen arteko neurketako irudia, joaneko partidan. ©Gorka Rubio, FOKU

Reala Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da

Ainara Arratibel Gascon

Realak ezin izan du kanporaketa irauli. Bayern aise gailendu zaio markagailuan talde txuri-urdinari: 3 - 1 amaitu da neurketa. Kanporaketan, Reala 4 -1 gelditu da atzetik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...