Albistea entzun

Hiru baselizen ibilbidea

Antzinako bideetan barna, Sarbil mendilerroko magalean dauden hiru baseliza bisitatzeko parada eskaintzen du bide zirkular honek.
O-ko Ama Birjinaren baselizatik, Etxauriko ikuspegia.
O-ko Ama Birjinaren baselizatik, Etxauriko ikuspegia. MIKEL ARRIZABALAGA

Mikel Arrizabalaga -

2016ko otsailak 23

Balizatutako ibilbide honek Gesalatzeko Muniain herritik abiatu eta Sarbil mendilerroaren magalean dauden hiru baseliza bisitatzeko aukera emango digu; horietako bat Etxauriko haitzetan dago (Etxauriko buruhandia). Ibilbide osoa margo berdez eta zutikako egurrezko hesolen bidez balizatu berria dago, eta, goi partean, GR-220aren (Iruñerriko itzulia) marra zurigorriekin bat egiten du. Gesalatzeko Muniain ibarreko azken herria da, iparraldean kokatua, Iruñerria eta Gesalatzeko haranen artean. Antzina, errepidea eraiki baino lehen, garraiobide garrantzitsua izan zen. Izan ere, udalerri inguruan, hainbat leku izen aurki daitezke, Mandazaibidea —mandazainek erabiltzen zuten bidea— eta Herrikobidea adibidez, bertako menditik igarotzen diren antzinako bide eta bidexken izenak direnak.

Sarbilen mendebaldeko hegalean dauden hiru baseliza hauek bisitatzeko, ibilgailua Muniaingo Santa Katalina eliza politaren aurrean utziko dugu, eta etorri garen errepidean oinez jaitsiko gara, ur baltsa bat dagoen lekuraino. Errepidea utzi, eta ezkerretik ateratzen den lurrezko pistari helduko diogu, herriko hilerri txikiaren ondora iritsi arte. Egurrezko hesolek zenbait norabide erakutsiko dizkigute, eta guk Santa Luzia baselizara doana aukeratuko dugu, beste bidea itzulerarako utziz. Pista eroso eta zabalean zehar, erraz helduko gara gaurko lehen baselizaren ondora, Santa Luziara. Puntu horretan, bidea bitan banatzen da; ezkerretik ateratzen dena utzi —hori gero hartuko dugu—, eta eskuinetik marrazten den xenda hartuko dugu O-ko Ama Birjinaren baselizara joateko. Ezpel eta haritzen artean zabaltzen den xenda erosoari segituz, erraz iritsiko gara baselizara, eta handik Iruñerriko ikuspegi zabalaz gozatzeko aukera izango dugu.

Etorritako bidetik atzera egin, eta Santa Luziara bueltatuko gara, eta horren ondotik ateratzen den xendatik igotzen hasiko gara. Igoera ez da luzea, baina azken tartean asko bizitzen da, eta kontu handiz ibili behar da harriak bustita badaude. Goiko aldera igotzean, bidezidorra zabaldu eta pagadian murgilduko gara, orbel artean. Gure eskuinean Etxauriko haitzen pareta erraldoiak utzita, jaisten hasi eta berehala bidegurutze batean egurrezko bide seinaleek eskuinetik igotzen den bidezidorra hartzera gonbidatuko gaitu. Ezpel-hesi artean igoera samurra gertatuko zaigu, eta, konturatu orduko, Santa Kruz baselizaren ondoan izango gara. Tontorra zabala da, eta, bertan, ermitaz gain, gutunontzia, erpin geodesikoa eta gurutze handia ikusiko ditugu. Hamaiketakoa egiten dugun bitartean, talaia bikain horretatik inguruaz gozatzeko parada hartuko dugu.

Etorritako bidetik bidegurutzera itzuliko gara, eta Itxesorde lepora jaitsiko gara, pago eta ezpel artean. Puntu honetan, O-ko baselizatik bidelagun izan ditugun GR-220aren (Iruñerriko itzulia) marra zurigorriak utzi, eta marra berdeen laguntzaz pista zabaletik jarraituko dugu. Antzinako mandazainen bide hauetatik haritz eta ezpel artean hilerriaren ondora itzuliko gara, hasierako bidegurutzera, hain zuen ere. Ur baltsa atzean laga eta herrira igoko gara.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©RUNGROJ YONGRIT / EFE

Urrezko belaunaldiak azken aukera dauka

Zuriñe Iglesias Sarasola

Belgikak hil ala biziko partida jokatuko du gaur Kroaziaren aurka (16:00). Irabazi ezean, Munduko Kopatik kanpo gera daiteke. Herrialdean inoiz egon den jokalari multzo hoberena osatzen dute De Bruynek, Hazardek, Courtoisek, Lukakuk...
<em>Crypto.com</em> eta Budweiser enpresen publizitatea, Ingalaterraren eta Galesen arteko partidan. ©GEORGI LICOVSK / EFE

Babestua dago Munduko Kopa

Ainara Arratibel Gascon

Qatarren, debekatua dute edari alkoholdunak saltzea eta kriptodirua erabiltzea, baina Munduko Koparen babesle dira, besteak beste, sektore horretan ari diren hainbat enpresa eta marka.
 ©ICON SPORT

«Ezin da esan etxetik kanpoko partidetan ondo aritu ez garenik»

Iñaki Berastegi

Baionan lehen sasoia du Facundo Boschek. Uste du taldeak «espero baino hobeki» hasi duela denboraldia. Lyonen aurka jokatuko dute etzi (17:00), Jean Daugerren. Aurkari indartsua da Frantziako taldea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.