La Sextak 'Cazadores de trolls' saioa estreinatuko du gaur gauean

urtzi urkizu
Donostia
2017ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Mediaset taldean —bereziki Cuatron— hainbat saio aurkeztu ostean, Pedro Garcia Aguadok Cazadores de trolls saio berria gidatuko du gaurtik aurrera La Sexta katean (22:30). Programako atal bakoitzean, Interneten itzalpean eta anonimotasunaren izenean ezkutatzen dena islatuko dute. Garcia Aguado batera eta bestera ibiliko da, Interneteko erasotzaile anonimoen bila eta biktimen lekukotzak jasoz.

Bambu Entertainment ekoizpen etxeak egin du saioa, eta iragarri du lekukotzak, docu-reality, ikerketak, coach, thriller eta road movie generoetako osagaiak uztartu dituztela atal bakoitzean.

Enrique Serrano kolaboratzaileak ikerketa lanak egingo ditu, biktimaren soslaia lortu, eta erasotzailearen nortasuna bilatuz. Ana Isabel Saez saioko psikologoa izango da, eta troll-en soslai psikologikoa azalduko du.

Kasuetako bat, Donostian

Lau programa emango dituzte datozen lau astearteetan. Horietako batean, Donostian bizi den emakume gazte batek jasandako erasoen berri emango dute. Telefono deiak, isekak posta elektroniko bidez eta etxean pintaketak pairatu ditu. Kontaktuen web batean, emakumearen bortxaketa eskatu izan du erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.