Konstituzionalak erabakiko du zilegi den ala ez udal aktak euskaraz egitea

Erredakzioa
2021eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Udalen Legeak euskararen erabilerari buruz duen artikulua aztertzeko EAEko Auzitegi Nagusiak irailean egin zion eskaera. Madrilen erabakiko dute, beraz, zilegi den ala ez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalek udal aktak euskaraz egitea. Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen iritziz, artikulu horrek aukera ematen die herritarrei hizkuntza bat ala bestea aukeratzeko. Gorka Urtaran Eudeleko buruak «hizkuntza fronterik ez dagoen tokietan horrelakorik ez irekitzearen» alde egin du: «Ez dezagun arazorik sortu horrelakorik ez den tokietan».

Vox alderdi ultraeskuindarrak jarritako helegite batetik dator auzia: 2016ko Udalen Legea garatzeko, Eusko Jaurlaritzak 2019an onartu zuen dekretu bat eraman zuen epaitegira, hizkuntza ofizialak udaletan nola erabili arautzen duena. EAEko auzitegiak, ordea, Udalen Legearen 6.2 artikuluan jarri zuen arreta: puntu horrek zehazten du toki erakundeetako aktak eta beste zenbait agiri euskaraz idatz daitezkeela, «baldin eta, tokiko erakundearen barruan, euskaraz ez dakiela behar bezala alegatzen duen ezein kideren eskubideak urratzen ez badira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.