Hiru zutabetan banatuta eskatuko dute euskararen ofizialtasuna, hilaren 27an

Iruñean egingo duten manifestazioa nolakoa izango den iragarri du Kontseiluak. Amaierako ekitaldia autobus geltokiko belardian izango da

Kontseiluko kideak, atzo goizean egindako agerraldian. KONTSEILUA.
Ainhoa Larretxea Agirre.
Iruñea
2018ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Joan den asteazkenean, Kontseiluak hizkuntza eskubideak bermatzeko lege proposamena aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan. Orain, herritarrak erdigunera ekarri nahi ditu, eta, horretarako, urriaren 27rako deitua duen manifestazioko zehaztapenak eman ditu. Atzo azaldu zituen nondik norakoak. Hiru zutabetan banatuta egingo dute protesta. Gazteluko plazatik, Media Luna parketik eta Iturramatik abiatuko dira, 17:00etan. Zutabe bakoitzak, hurrenez hurren,«justizia, berdintasuna eta kohesioa» eskatuko ditu. Bakearen plazan elkartuko dira hirurak, eta autobus geltoki ondorako azken metroak elkarrekin eginen dituzte. Han, ekitaldi berezi bat eginen dute, herritarrak «ardatz» izango dituena.Herritarren bizipenei leku egiten saiatuko dira agerraldian.

«Hiru zutabeen bidez, Nafarroan gaur egun dagoen banaketa bidegabea irudikatu nahi dugu», adierazi zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak atzo egindako agerraldian. Zutabe bakoitzak Behingoz leloa eramango du aurrean. 30 urteren ondoren, nafar guztiak berdintasunean hartuko dituen Euskararen Lege berri bat idazteko aukera dagoela esan zuen atzo Bilbaok, eta berretsi zuen «aldaketa euskaratik eta euskaraz» egin behar dela ezinbestean. «Dagokigun erantzukizuna aintzat hartuta jokatzen ari gara, eta abaguneak eskatzen duen tamainan erantzutea dagokie politikariei», nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.