Hirutik bik uste dute Sanchez nagusituko dela

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %66k uste dute Pedro Sanchez PSOEko presidentegaiak irabaziko dituela Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gizaker etxeak EITBrentzat eginiko inkesta baten arabera. Gainera, hamarretik seik (%61,5) uste dute hauteskundeek ez dutela balioko Espainiako egoera politikoa desblokeatzeko.

Bozen ondoren euskal alderdiek Espainiako Gobernua osatzeko indar handiagoa izango duten galdetuta, % 49k baietz uste dute, eta, galdetutakoen % 55,3ren ustez, Sanchezek hauteskundeak irabaziko balitu ez luke bakarrik gobernatu behar. Lautik hiruk nahiago dute Sanchezek euskal alderdiekin adostea itunak, eta %64k, Unidas Podemosekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.