gorka julio
IRLEN SAREA

'Komunitabideak'

2017ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Hedabide edo komunikabide deitu izan diegunaren inguruan gertatzen ari diren eraldaketak identifikatzea edo izen bat jartzea gero eta zailagoa da. Anglosaxoiek, historikoki, aldaketa bakoitzari, joera berriei —txikiak izanik ere— izena jartzen diete. Ez dugu ohiturarik, nahiz eta gure esaera zaharren artean «izena duena, da» esaera egon; salbuespen txiki bat egingo dugu gaurkoan.

Zutabe honetan, herri komunikabide eta komunikabide herritarren artean bereizi izan dugu. Lehenak herri ikuspuntu batekin egiten duten komunikabideak badira, bigarrenak herritarrez osatutako hedabide itxura hartzen duten ekimenak lirateke.

Zatiketa horren ordez, beste asko egin litezke, baina azkenaldiko elkarlanean eraikitako ekimen ezberdinek forma berezi bat hartzen dutela eta, horiei komunitabideak deitzea otu zait.

Horien artean sartuko lirateke, komunitate handi, baina zehatz baten mesedetan biltzen diren hedabide ezberdinetako pertsona eta komunikabideen sareak. Adibidez, Bartzelonan urriaren 1a jarraitzeko sortu zen UO agentziaren kasua edota greba orokorra jarraitzeko hedabideen arteko elkarlan puntualak, baita Euskal Herrian ere. Kasu horretan, biltzen diren agenteek sare bat osatzen dute, informazioa errazago edo hobe bat jarraitzeko, komunitate horren mesedetan.

Beste kasu batzuetan, hedabidea komunitate zehatz bati zor zaio, harpidetzan oinarritu edo ez, bereziki sortzen den edukietan komunitate horrentzako idazten du, helburu zabalagoak izan baditzake ere. Sostenguaren parte handi bat —baita ekonomikoa ere— komunitate horretatik etorri ohi da. Horrelako kasuak asko dira Euskal Herrian; euskal hedabide handietako batzuk, baina bereziki tokiko hedabideek beteko lukete esparru hri.

Bada kolaborazioa beste maila batzuetara eramaten duenik ere. Sintonia edo adostasunik bada, zenbaitetan kolaborazio horiek beraien komunitateen intereserako, baina hortik harago ere hedatzen dituzten kolaborazioak. Ekimen transnazionalak egiteko gaitasuna erakusten duten komunitabideak. Vilaweb eta BERRIA, Argia eta La Directa arteko kolaborazioek forma hauen adibide politak dira.

Izena jartzea zaila da, baina esperientzia batzuk identifikatzen saiatzeak merezi du. Gehiago etorriko diren itxaropenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.