Albistea entzun

Donostiako 69. Zinemaldia. Zuzendari Berriak. KRITIKA

Erantzukizunaren pisua

Uxue Arzelus -

2021eko irailak 19

'Iki safak arasinda'

Zuzendaria: Selman Nacar. Herrialdea: Turkia-Frantzia. Iraupena: 91 minutu.

Bi egunsentiren artean gertatzen dena. Enpresa baten eta langileen arteko istorioa. Errudunak eta biktimak. Ongia eta gaizkia. Eta erdian Kadir.

Kadirrek bere familiaren enpresan lan egiten du, ehun fabrika batean. Bere aita urte luzez izan zen nagusia, eta orain anaiak zuzentzen du enpresa. Kadirrek enpresa berritzeko ideia eta ametsak ditu, eta bere bikotearekin ezkontzeko itxaropena du. Bi egunsenti horien artean, ordea, bizitza aldatuko dion istripu bat gertatuko da fabrikan.

Selman Nacar turkiarraren lehen filma da Iki safak arisanda / Between two dawns eta 2020an Wip Europa Industria eta Wip Europa sariak irabazi zituen. Errua eta erantzukizuna izango ditu hizpide filmak, eta Kadirren begiradatik joango gara ohartzen bi horien pisua banatzea ez dela horren erraza. Horrela, guztiz itsu egon den gizona bere familiaren errugabetasunaren atzean dauden trikimailu eta azpijokoez jabetuko da.

Biktimak ustezko errudun diren eta errudunak biktima bilakatuko diren bidetik garamatza Turkiarraren gidoiak; ospitaletik fabrikara eta fabrikatik ospitalera, erritmo politean, Kadirren inozentziaz eta drama guztiaren erdian umore puntu batzuk gehituz. Beharbada, zeraren falta sumatu du: ongiaren eta gaizkiaren arteko dualtasun hori gidoiaz gain filmeko beste elementu batzuetan ikustea; baina aitortu beharra daukat, filma ikusten ari nintzela baino, filma amaitzean ohartu naizela horretaz.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Joanes Etxebarria

Jean-Louis Davant: «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus, atzo, elkarrekin kantuan, hamarreko txikiko ariketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da ate ondoan geratu

Miren Mujika Telleria

Amets Arzallusek Bilbon irabazi ondoren, erabakita gelditu da finala. Harekin batera ariko dira Illarregi, Ibarzabal, Gaztelumendi, Colina, Mendiluze, Martin eta Lujanbio
<em>Titanic Rising</em> diskoan abiatutako bidean segitzen du Weyes Blood-ek disko berrian. ©BERRIA

Dirdira iluntasunean

Mikel Lizarralde

Folkaren eta pop barrokoaren artean mugitzen diren kantuen bitartez, Weyes Bloodek gaur egungo ajeetan arakatu du 'And In The Darkness, Hearts Aglow' diskoan.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.