Niko Iurramendi.
Arrauna. ARRANPLATIK

Gorabeherak

2018ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Pasa berri dugun asteburuan Zaurauzko estropadak jokatu dira. Bi jardunalditan egiten direnez, larunbateko estropadako eta igandeko estropadako denboren baturan azkarren izan denak eramaten du ikurrina preziatua. San Juanek, denboraldi bikainari jarraiki, ligako azken bandera eta liga ospatzeko aukera izan zuen. Gizonezkoetan, larunbatean Urdaibaik lorturiko errentari Hondarribiak hasiera-hasieratik ekinez buelta eman zion.

Beti izaten dugu begirada edozein kiroletako lehen postuetan, baina, oraingo honetan ere, sailkapen nagusiko azken postuek ematen dute zeresana. Igandeko gizonezkoen jardunaldian, Donostiarra trainerukook bigarren txandan aritzeko beroketa lanak bukatu genituela, han ikusi genituen San Juaneko arraunlari eta zaleak, txanda irabazi orduko ospakizunetan, besoak altxatuta. Bada, lortu zutena ez da makala. Sailkapeneko hamabigarren postuan eta zuzenean jaitsiko litzatekeen taldea oraingoz Tiran da, baina azken jardunaldietako joerarekin ez ziren oso pozik arroxak, puntuz puntu, banaka zein binaka, hamabigarren postu hori geroz eta gertuago baitzuten. Aldiz, txanda irabaztearekin, Tiranen estutualdiari barealditxo bat jarri diote. Hortaz, traineru arroxean izan banintz, ziur nik ere eskuak altxatuko nituela igandean.

Ligak bukatzen ari dira, KAE 1 eta KAE 2-k eman dituzte azken puntuak. Astillero izan da garaile aurrenekoan, eta Donostiarrako gazteak bigarrenean. Orain, igoeren eta jaitsieren garaia da, urduritasun handiko garaia. Nire azken bi urteetako esperientziatik... Zorte on!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.