Espainiako kateek lauko eztabaidaren kontu ikuskatze bat nahi dute

urtzi urkizu
2016ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Astelehenean PP, PSOE, Unidos Podemos eta Ciudanos alderdietako presidentegaiekin egin zuten eztabaidak izan zuen kalitatearekin ez daude batere gustura Espainiako telebista kateak, eta kontu ikuskatze bat nahi dute kostatu zen 625.000 euroen inguruan. Espainiako Telebistaren Akademiak antolatu zuen eztabaida, eta Ā«kalitate-prezioarekinĀ» kezka azaldu dute kateek. Hainbat atari digitalek argitaratu dituzten datuen arabera, eztabaidako dekoratuak 100.000 euro inguruko kostua izan zuen, Madrilgo Batzarren Udal Jauregia alokatzea 70.000 euro kostatu zen, eta akademiak Alaska enpresari kontratatu zizkion bi unitate ibiltariek 240.000 euro inguruko kostua izan zuten.

Telebista kateek izandako ikusle datuen arabera ordaindu behar diote Espainiako Telebistaren Akademiari; Hego Euskal Herria, Galizia, Herrialde Katalanak eta Espainia aintzat hartuta, La Sexta kateak izan zuen ikusle kuotarik handiena, eta, horrenbestez, telebista horrek ordaindu behar dio proportzioan diru gehien akademiari.

Eztabaidaren errealizazioari hainbat kritika egin dizkiote. Halaber, aipatu behar da eskailera bat erori eta sekulako burrunba sortu zuela Mariano Rajoy PPren hautagaia hitz egiten ari zenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.