Espainiako kateek lauko eztabaidaren kontu ikuskatze bat nahi dute

U.U. -

2016ko ekainak 16
Astelehenean PP, PSOE, Unidos Podemos eta Ciudanos alderdietako presidentegaiekin egin zuten eztabaidak izan zuen kalitatearekin ez daude batere gustura Espainiako telebista kateak, eta kontu ikuskatze bat nahi dute kostatu zen 625.000 euroen inguruan. Espainiako Telebistaren Akademiak antolatu zuen eztabaida, eta «kalitate-prezioarekin» kezka azaldu dute kateek. Hainbat atari digitalek argitaratu dituzten datuen arabera, eztabaidako dekoratuak 100.000 euro inguruko kostua izan zuen, Madrilgo Batzarren Udal Jauregia alokatzea 70.000 euro kostatu zen, eta akademiak Alaska enpresari kontratatu zizkion bi unitate ibiltariek 240.000 euro inguruko kostua izan zuten.

Telebista kateek izandako ikusle datuen arabera ordaindu behar diote Espainiako Telebistaren Akademiari; Hego Euskal Herria, Galizia, Herrialde Katalanak eta Espainia aintzat hartuta, La Sexta kateak izan zuen ikusle kuotarik handiena, eta, horrenbestez, telebista horrek ordaindu behar dio proportzioan diru gehien akademiari.

Eztabaidaren errealizazioari hainbat kritika egin dizkiote. Halaber, aipatu behar da eskailera bat erori eta sekulako burrunba sortu zuela Mariano Rajoy PPren hautagaia hitz egiten ari zenean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna