Xabier Etxaniz Rojo.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Boto-prontoan

Igartubeiti, 1630. urtean (I)

2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Berriki, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria bisitatzen izan naiz.Bertan, kirikoketaren erritmoa entzuteko parada izan nuen,bai eta sagar zukua dastatzekoa ere.

Haatik, interesgarriena interpretazio zentroan topatu nuen: 1630. urtean Igartubeiti baserrian eta ingurukoetan bizi zirenen hitzak eta bizipenak.

Ez dakit zergatik, gaurkotasun handikoak iruditu zitzaizkidan.

Ezagut dezagun, beraz, duela ia 400 urte han bizi zirenek kontatu behar digutena:

«Ni Jorge de Maneiro naiz, kapitaina. Itsason jaioa. Ez zitzaidan baserrian geratzea egokitu; beraz, armadan sartu eta Indietara bidali ninduten. Azkenean, Veracruzen, Mexikon, gelditu naiz bizitzen, poliki aberastuta gainera. Zahartu ere egin naiz, bai, eta badakit ez naizela inoiz nire jaioterrira itzuliko. Baina aginduta utzi dut nire testa-menduan, zilarrezko lanpara eder bat bidal dezatela Ezkioko San Miguel parrokiarako. Eta lau mila ezkutu ere bai, Anduagan eskola bat jartzeko, nire herrikideen seme-alabek ikas dezaten irakurtzen, idazten eta kontatzen gaztelaniagarbian. Horrela izango dute etorkizunen bat».

«Frantzisko Lopez naiz, ikazkina, Juan Sasieta jaunak iaz hartu ninduen bostehun karga ikatz egiteko, Kizkitzan erosi duen mendi batean. Aizkora bat eman, jana egiteko pertza, tapaki bat, eta mendira. Lau hilabete daramatzat garbitu gabe eta herrira jaitsi gabe, eta han behean gertatzen denaz, burdinolako mandazainek esandakoa dakit, hamabostean behin ikatz bila etortzen direnean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.