LABek eskatu du EITBko giza baliabideetako zuzendaria kaleratzeko

urtzi urkizu
2016ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
EITBko administrazio kontseiluko bilera egin zuten atzo, Bilbon, eta, horren aurretik, elkarretaratzea egin zuten taldeko LABeko ordezkariek. LABek Javier Salcedo EITBko giza baliabideetako zuzendaria kaleratzeko eskatu zuen, kontratazioetan «irregulartasunak» egiten ari delakoan. Halaber, 2010ean ezarri zuten soldataren %5eko murrizketa EITB taldeko langile guztiei eteteko eskatu zuen sindikatuak. Bi eskaerak jasotzen dituzten agiriak bilerara eraman zituen Edorta Aranak, LABek administrazio kontseiluan duen ordezkariak.

Soldataren murrizketaren soka luzea izan da. Espainiako Auzitegi Gorenak azken epaian arrazoia eman zion sindikatuari, eta ETBko langileei hurrengo nominan kenketa gabe ordainduko diete. «Ez, ostera, beste hiru enpresatan: EITB, Eusko Irratia eta EITBnet. Enpresa guztietan eskatzen dugu langileei itzultzea %5 hori», azaldu du Andoni Basabe LABeko ordezkariak.

Bestetik, LABeko ordezkariak salatu du Salcedo «desastre hutsa» dela kontratazioetan —azaroan ere eskatu zuen kaleratzea langile batzordeak—. ETBko zuzendaritzak onartu du Salcedok ez parte hartzea negoziazio mahaietan. «LABek esan zuen bestela ez zuela ezer negoziatuko, eta zuzendaritzak hori onartu du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.