Vallsen gobernuko ministroak

2014ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Arnaud Montebourg • Ekonomia eta Berreskuratze Produktiborako ministroa.

Ayraulten gobernuan Berreskuratze Produktiboaz arduratzen zen soilik. 2012ko primarioetan Hollanderen aurka galdu zuen.

Michel Sapin • Finantza eta Kontu Publikoetarako ministroa.

Orain arte Lan, Enplegu eta Gizarte Elkarrizketarako ministro izan da. Finantza ministro izan zen Mitterrandekin, eta Gizarte Zerbitzuetako ministro Chiracekin.

Bernard Cazeneuve â€¢ Barne ministroa.

Harridura handiena eragin duen izendapena. Europako Gaietarako ministrorde izendatu zuen Ayraultek, baina Aurrekontu ministrorde izan zen, Jerome Cahuzac ustelkeria auzi batengatik bota zutenean.

Laurent Fabius â€¢ Atzerri ministroa.

Postu berean jarraituko du. 1984tik 1986ra Frantziako lehen ministro aritu zen —historiako gazteena—; gerora, Finantza eta Aurrekontu ministro eta Asanblea Nazionaleko presidente izan da.

Jean-Yves Le Drian â€¢ Defentsa ministroa.

Postuan jarraituko du. Bretainiako lehendakari izana da. Ayraultek Defentsa ministro izendatu aurretik, Defentsa Nazionaleko eta indar armatuen batzordeko presidenteorde aritu zen.

Segolene Royal â€¢ Ekologia, Energia eta Garapenerako ministroa. (*)

Mitterrandekin eta Chiracekin ministro izana. Hollanderen bikotekide ohia da, eta 2007an lehiakide izan ziren PS alderdiaren presidentegaia hautatzeko.

Najat Vallaud Belkacem â€¢ Emakumeen Eskubideetarako, Gazteria eta Kiroletako ministroa.

Emakumeen Eskubideetarako ministro lehendik, gobernuaren bozeramaile izan da. Marokon jaioa, gobernuko ministro gazteena da.

François Rebsamen â€¢ Lan, Enplegu eta Gizarte Elkarrizketarako ministroa (*)

2001etik Dijongo alkate da, eta 2011tik PSren talde parlamentarioko presidentea Senatuan. Hollanderen oso gertukoa da.

Christiane Taubira â€¢ Justizia ministroa.

Uste askoren aurka, postuan jarraituko du. Kritika gogorrak egin dizkio Hollanderi, haren eskandaluek gobernuaren izena lohitu dutela argudiatuz. Parlamentaria izan da Guyana Frantsesetik; 2002an Frantziako presidentegai izan zen.

Aurelie Filippetti â€¢ Kultura ministroa.

Postuan jarraituko du. Berdeetan hasi zuen ibilbide politikoa, eta 2006an igaro zen PSra; Segolene Royalen presidentetzarako hautagaitza babestu zuen aholkulari gisa. 2009an Europako Parlamentuko bozetara aurkeztu zen.

Benoit Hamon â€¢ Hezkuntza Nazionalerako, Goi Mailako Irakaskuntza eta Ikerketa ministroa. (*)

Gizarte eta Elkartasuneko Ekonomiarako ministrorde izan da orain arte. Vincent Peillon ordezkatuko du Hezkuntzan. Aurretik, Europako Parlamentuko diputatua eta alderdiko eleduna izan da.

Marisol Touraine â€¢ Gizarte Gaietarako ministroa.

Karguan jarraituko du. Hollandek PSren Elkartasunerako eta Gizarte Segurtasunerako idazkari nazional izendatu zuen 1997an. Dominique Strauss-Kahnen hautagaitza babestu zuen 2012an; hark atzera egitean, Hollanderen alde ipini zen.

Stephane Le Foll â€¢ Nekazaritza ministroa eta gobernuko bozeramailea.

Orain arte Nekazaritza ministro izan da; hemendik aurrera, gobernuaren aurpegi publikoa bihurtuko da, eta Najat Vallaud-Belkacem ordezkatuko du kargu horretan. «Landa guneak birsozializatzea» hitzeman du.

Marylise Lebranchu â€¢ Estatu Erreformarako, Deszentralizaziorako eta Funtzio Publikoetarako ministroa.

Bere postuan jarraituko du. Justizia ministro izan zen 2002an, Lionel Jospinen kabinetearen amaiera aldean.

George Pau-Langevin â€¢ Itsasoaz Haraindiko Departamendueta-rako ministroa. (*)

Victorin Lurel ordezkatuko du karguan; Frantziaren koloniez arduratuko da. Orain arte Hezkuntza Arrakastarako ministrorde izan da.

Sylvia Pinel â€¢ Etxebizitza eta Lurralde Berdintasunerako ministroa. (*)

Orain arte Artisautza, Merkataritza eta Turismorako ministrordea izan da. Berdeetako Cecile Duflot ordezkatuko du Lurralde Berdintasunerako sailean.

(*) Ministro berriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.