Lodosako pikilloen pistoa

2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

Sei tomate.

Bost pikillo piper.

Bi kuiatxo.

Bi tipula handi.

Bi alberjinia.

Baratxuri atal bat, txikiturik.

Gatza.

Oliba olioa.

URRATSAK

1



Tipulak, kuiatxoak, pikillo piperrak, tomateak eta alberjiniak zuritu, eta dadotxotan moztu.

2



Tipula eta baratxuria kazola batean frijitu olio gutxirekin, bi minutuz.

3



Kuiatxoa gehitutipula ez dadila erre, eta, gero, alberjinia.

4



Azkenik, bota tomateak eta pikillo piperrak. Utzi beste 15 minutuz, tomatea egin eta bere zukua gutxitu arte.

5



Bota gatza, eta atera sutatik. Kontuz ibili olioarekin, gehiegi botaz gero sobera koipetsu gera liteke eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.