Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. GALDEZKA. Iñaki Barcena Hinojal. Ekologistak Martxan

Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maider Galardi F. Agirre -

2020ko uztailak 2

«Kudeaketa ekosoziala eta arlo publikoa behar dira»

Datorren uztailaren 12an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek 75 parlamentari aukeratuko ditugu, ez lehendakari bat. Gerta liteke lehendakaria izatea bigarren edo hirugarren alderdiaren ordezkaria eta ez boto gehien lortuko duen partiduarena. Beraz, nahiago nuke nire eskariak eta iradokizunak parlamentuari bideratu, eta ez presidenteari.

Egoera edo koiuntura oso berezian egingo dira hauteskunde hauek, azken hilabete hauetan ez Euskal Herrian soilik baizik eta planeta osoan askotariko krisi edo larrialdi baten ebidentziak agertu zaizkigulako. Larrialdi ekologiko, ekonomiko, osasun eta kontrol sozialarena hain zuzen ere, krisi poliedriko eta sakon honen lau aurpegi nabarmentzearren.

Horregatik, euskal parlamentariei, herritarren oinarrizko beharrizanei erreparatzea eskatuko nieke. Osasuna eta hezkuntza publikoa defendatuz, elikadura eta zaintza ziurtatuz eta energia, ura, etxebizitza eta hondakinen kudeaketa ekosoziala eginez, zerbitzu publikoak lehenetsiz eta indartuz.

Gu herri pribilegiatua gara eta ahalmen eta tresna egokiak ditugu produkzio eta kontsumo sistema kapitalistak sortutako krisi multiple hau gainditzeko. Ausardia eskatzen diet parlamentariei azken hilabete hauetan Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien kontra, korporazio eta enpresa nagusien interesei ez jarraitzeko eta herritar gehienen eta langileen eskubideak babesteko.

Euskal Herriko sindikalistek, feministek, erretiratuek, gazteek eta ekologistek aldarrikatu duten moduan, nire eskaria bost puntutan laburbildu daiteke: zaindu, zaintzen sarea sortu eta bultzatu, babestu oinarrizko zerbitzu publikoak, murriztu, bizitza duinerako beharrezkoa dena baino ez ekoiztu eta kontsumitu, banatu, aberastasuna eta lana indartu, eta herritarron ahalduntzeari ekin. Horiek dira, nire ustez, hurrengo legealdirako oinarriak eta aldarriak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Esnal, Haranburu eta Parot askatzearen alde egindako mobilizazio bat, Baionan. ©GUIILAUME FAUVEAU

Presondegitik aterako da Frederic Haranburu 'Xistor', baldintzapean

Ekhi Erremundegi Beloki

Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du urte eta erdiz, eta «baldintza zorrotzak» izanen ditu zortzi urtez. Azken urteetako mobilizazioekin lotu dute erabakia Bake Bideak, EH Baik eta EH Bilduk
Beatriz Akizu, Mario Zubiaga eta Zelai Nikolas, atzo, jardunaldien aurkezpenean. ©JON URBE / FOKU

Gidaliburu bat burujabetza auzietarako

Jon O. Urain

Lurralde gatazken konponbideaz topaketak egingo dituzte azaroaren 11tik 13ra. Arloko jardunbide egokien kode bat aurkeztuko dute
Juan Mari Gastaca, Carmelo Barrio, Eba Blanco, Joseba Egibar eta Iñigo Martinez, atzo, Miramar jauregiaren kanpoaldean. ©JON URBE / FOKU

Legebiltzarraz, barrenetik

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde nagusietako bost legebiltzarkide elkartu ditu EHUk, parlamentuaz gogoeta egiteko. Mugarriak eta erronka nagusiak izan dituzte hizpide.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna