HILBERRIA. Anamari Martinez Urreiztieta

Duintasunaren ikur, Martin Ugalderen alde

Arantxa Iraola -

2014ko azaroak 30
Atzo hil zen, 82 urte zituela. Zalantzarik gabe, gaur heriotza honen berri izatean, Euskal Herriko etxe askotan Anamari Martinez Urreiztieta oroituko dute 2003. urteko otsailaren jiran — Euskaldunon Egunkaria itxi eta arduradunak atxilotu zituzten garaian— esan zituen hitzengatik, izan zituen keinuengatik. Martin Ugalde senarra pattal zegoen ordurako, eta ez zuten atxilotu operazio hartan, baina kontuak blokeatu egin zizkieten, eta osasun txostenak aurkeztu behar izan zituzten epailearenean: Madrilera eraman ez zezaten. 2004an hil zen senarra, eta emazteak usu aldarrikatu zuen azken urteak lasai eta bakean bizitzeko eskubidea. «Atsekabea» azaldu zuen egunkariaren aurkako bigarren operazioaren harira ere.

Santurtzikoa (Bizkaia) zen sortzez. Kontatzen zuen 3 urteko haurra zenetik ibilia zela erbestean. Hain justu, Venezuelan ezagutu zuen Ugalde, 1953an. Harekin familia sortu —hiru seme-alaba—, eta haiek altzoan hartuta ere egokitu zitzaion etxea utzi beharra.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna