Elikadura. Errezeta

Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2011ko otsailak 5

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

16 txanpiñoi handi

16 otarrainxka

16 galeper arrautza

4 baratxuri ale

Perrexila

Oliba olio birjina

Gatza

Kafe koilarakada bat irin

Basokada erdi oilasko salda

Otarrainxkak zuritu eta burua kendu eta platera batean gorde.

Txanpiñoiak garbitu, eta zurtoina osorik kendu, txapelak bakarrik utzita. Ondoren, zartagin batean zorrotada bat oliba oliorekin frijitu, baina txapelek zuloa duten aldea bakarrik, pare bat minutuz. Txapel guztiak frijitu ondoren, laberako erretilu batean jarri, baina orain zuloa gora begira dutelarik.

Labea 180 gradutan berotzen jarri. Baratxuri aleak zuritu, eta pusketa txikitan moztu, baita perrexila ere. Txanpiñoien gainean zabaldu, gatz pitin batekin eta olio zorrotada batekin. Labean eduki bost bat minutuz.

Erabili dugun zartagin berberean olio zorrotada bat bota eta berotzen jarri berriro. Bertara otarrainxkak botako ditugu, eta minutu bat pasa ondoren, irina gehitu. Segidan, baso erdi bat oilasko salda gehitu, eta pare bat minutu gehiago irakiten eduki. Bitartean, beste zartagin batean galeper arrautzak frijitu (aldiko lau arrautza batera friji ditzakegu). Kontuan hartu denbora gutxian frijitzen direla.

Frijitu ahala, plater batera atera.

Labetik txanpiñoiak atera eta erretilu polit batean ipini. Otarrainxka bakoitza txapelaren barruan sartu, arrautza bana ere gainean jarri eta, bukatzeko, otarrainxkekin lorturiko saltsarekin, dena gainetik ondo busti. Plater hau, lagunen artean pintxo moduan ateratzeko, apropos-aproposa da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako oharrean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzekoa.

 ©LUKAS COCH / EFE

COVID-19aren kutsatzeak arakatzeko aplikazioen eraginkortasuna, kolokan

Munia El Marhoum Iruretagoiena

«Normaltasun berrira» heldu bidean, koronabirusaren zabaltzea geldiarazteko tresna gisa aurkeztu dituzte zenbait 'app'. Herrialde askotan ez dira lortu hasiera batean aurreikusitako emaitzak

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna