Raf tomateak, patata eta ahuakatez beteak

ANDONI CANELLADA  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 pertsonarentzako osagaiak:

Tomateak, 12 (Raf txikiak)

Patatak, 2

Ahuakatea

Tipulina, 1; baratxuria, 2 ale

Limoia, 1; oliba olioa

Ozpina, gatz fina eta lodia





Lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri. Bertan patatak egosi 40 bat minutuz. Ondoren, atera, eta hozten direnean, azala kendu. Gero, gorde.

Tipulina eta baratxuria txiki-txiki egin, eta ontzi batera bota. Bertara ozpina, limoiaren zukua eta oliba olio txorrotada on bat gehitu.

Tomateak garbitu, eta erditik moztu, alde batetik bestera, argazkian ikusten den moduan. Koilara baten laguntzaz tomatearen barrualdea ustu. Ateratzen dugun mamia xehetu, eta barazkia oliozpinetan dugun ontzira gehitu.

Ahuakatea zuritu, eta pusketa txikitan xehetu ostean, ontzira gehitu. Patatarekin ere berdina egingo dugu. Ondoren, gatz fin pitin bat bota, eta ontziko osagai guztiak ondo-ondo nahastu.

Tomate pusketa erdi bakoitza ondo bete koilara baten laguntzaz, eta bukatzeko, goiko aldeko pusketa jarri gainean.

Mahairako plater bakoitzean hiru tomate bete ipini, eta oliba olio txorrotada bat bota gainetik gatz lodi pitin batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.