Oilasko txikiak bizkaitar erara

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

4 Oilaskotxo (bakoitza 400 gr.).

2 Tipula gorri.

2 Tipula zuri.

2 Tomate heldu.

4 Piper txorizero.

4 Baratxuri ale.

Oliba olio birjina.

2 Kopatxo ardo zuri.

Gatza.

Sartu txorizeroak, bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde.

Bota olio txorrotada bat lapiko zabal batean, eta bertan frijitu lau oilaskotxoak, ondo gorritu arte.

Ondoren, gehitu bertara tipulak, karratu txikietan moztuta.

Gorritu tipula horiek ere oilaskoarekin batera. Zuritu baratxuriak, eta osorik gehitu; nahiago baduzue, xaflatan moztuta ere izan daiteke.

Osagaiak ondo gorrituta ditugunean, bota bi basokada ardo zuri, eta su bizian irakiten eduki hamar minutuan, alkohola lurrundu dadin. Moztu tomateak zati txikietan, gehitu lapikora, eta urez estali osagai guztiak.

Irakiten utzi lapikoan, eta bota bertara gatz pittin bat; baita txorizeroean haragia ere, horrek emango baitio saltsari bizkaitar eraren kutsua.

Mantendu irakiten mantendu ordu erdian, gutxi gorabehera.

Ondoren, pasatu irabiagailutik saltsa. Nahiago badugu, pasatu gabe ere utz dezakegu. Plater honen lagungarri bikaina izan daiteke arroz egosi pixka bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.