Noiz sortua: 2013-01-05 00:30:00

Elikadura. Errezeta

Txerri masailak saltsan

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko urtarrilak 5
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Kilo bat txerri masail.

Porru bat.

Bi tipula.

Bi azenario.

Lau baratxuri ale.

Piper beltz ale batzuk.

3/4 litro ardo beltz.

Basokada bat Oporto.

Oliba olioa.

Gatza.

Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Jarraian, txerri masailak bertan jarri, eta oliba olio zorrotada bat bota, baita gatz pitin bat ere. Su bizian eduki 4 minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste 4 minutuz.

Bitartean, ditugun barazkiak garbitu (porrua, tipula, azenarioa eta baratxuri aleak), zuritu eta pusketatan moztu.

Masailak ondo gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta 15 minutuz erregosi. Basokada bat Oporto gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltza gehitu, eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurrintzeko, gutxi gorabehera 20 bat minutuz irakiten utzi, lapikoko salda kantitatea erdira murriztu arte. Ura gehitu lapikora, txerri masailak erabat estali arte. Ondoren, ordu bete inguruz irakiten eduki (masailaren samurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke).

Masailak lapikotik erretilu batera atera. Orain, lapikoan duguna txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada, denbora gehixeagoz irakiten eduki, lodiera pixka bat hartu arte.

Txerri masailak xerratan moztu behar ditugu. Horretarako, komenigarria da hotzak egotea, bestela ezingo baititugu ondo moztu. Ondoren, saltsa dugun lapikora gehitu, eta irakin azkar bat eman.

Albiste gehiago

 ©Berria

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 6.263 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 266 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Koronabirusak jotako gaixo bat, Turingo San Joan Bosco ospitalean. / ©ALESSANDRO DI MARCO, EFE

Italiak ia mila hildako eta 6.000 gaixo gehiago zenbatu ditu 24 orduan

Berria

Italiak aurreko eguneko datuak gainditu ditu berriro ere. Egun bakarrean, koronabirusarekin kutsatutako ia mila hildako eta 6.000 gaixo gehiago baieztatu zituzten atzo. Hala ere, agintariek adierazi dute azken egunetako joerak geldotze bat islatzen duela COVID-19 gaitzaren kutsatzean.

 ©MARTIAL TREZZINI / EFE

«Gobernuak orain hasi dira arazoa ulertzen»

Ion Orzaiz

Mediku eta diplomazialari britainiarrak eskarmentu handia du, besteak beste, ebolak, gripeak eta SARS birusak eragindako izurriteetan. Osasunaren Mundu Erakundeko Europako arduraduna da COVID-19 gaitzaren aurkako estrategian.

Fruta saltzaile bat lanean, atzo, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herria "erabat ixtea" gomendatu du aditu talde batek, kasu kopuru handia ikusita

Edu Lartzanguren

Diagnostikaturiko 300.000 kasu egongo dira asteburu honetan Europako Batasunean

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna