Noiz sortua: 2013-03-23 00:30:00

Elikadura. Errezeta

Kuia txikiz eginiko milorria, bakailaoz betea

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko martxoak 23

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Bi kuia txiki.

400 gramo bakailao gezatu.

Bexamela egiteko:

Gurina, irina, gatza.

Oliba olioa.

• Bexamela egiteko, gurina lapiko batean jarri eta berotu urtu arte. Orduan irina nahastu, eta etengabe irabiatuz, esne beroa pixkanaka pixkanaka gehitu. Gatz pixka bat bota, eta bost minutuz irakin, nahasteari utzi gabe. Hozten utzi, eta gorde.

• Bakailao kantitate erdia tako txikitan egin, zartagin batean pasa, su bizian, eta bexamelari gehitu. Beste bakailaoa laminatan moztu, eta zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin, ahalik eta su motelenean bost minutuz konfitatu.

• Kuia txikia garbitu, xaflatan moztu, eta zartagin batean xafla guztiak plantxa balitz bezala buelta eta buelta frijitu. Gero, labeko erretilu batean xafla batzuk ipini, eta bakoitzaren gainean bakailao bexamel koilarakada bat jarri. Ondoren, gainean bakailao konfitatu xerra bat jarri, eta, bukatzeko, beste kuia xafla bat, tapaki gisara. Horrela milorri guztiak osatu. Labea berotu, eta ondo beroa dagoenean, pare bat minutuz 180 gradutan labean sartu berotzeko. Nahi izanez gero, gazta birrindua ere gehitu dezakegu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 24ko datuekin eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da hildakorik izan, 23 positibo berri detektatu dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.474 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.013 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ordiziako institutua hutsik, aurreko astean. ©Jon Urbe / Foku

Ikasgeletara itzuliko dira gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Berria

DBHko laugarren mailako ikasleak, batxilergoko bigarren mailakoak eta lanbide heziketako bigarren mailakoak izango dira lehenak. Halere, ez da presentzia handirik espero. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, lanbide heziketako zentroen %20 inguruk irekiko ditu ateak.

Gaur ireki dituzte hondartzak Donostian. ©Juan Carlos Ruiz, Foku

Bigarren faserako jakin beharrekoak

Jon Ordoñez Garmendia

Gaurtik aurrera, araudi berri bat dago indarrean Hego Euskal Herrian, eta ordutegiei, saltokiei, taberna eta jatetxeei, hezkuntza zentroei, kirola jarduerei, eta igerileku eta hondartzei eragingo die.

Zaintzaile bat adineko pertsona bati eskua ematen. ©BRAIS LORENZO / EFE

Hauskor azaldu da

A. Iraola - M. Peruarena Ansa

Krisiaren hasieratik jakina zen COVID-19ak gogor erasaten diela adineko pertsonei; edadekoen zentroetan izan diren heriotza ugariek agerian utzi dituzte egoitzen sistemaren inguruko hainbat gabezia, eta galderak sortu dituzte toki horietan egoiliarrek jasotzen duten osasun artaren inguruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna