Elikadura. Errezeta

Txokolatezko boilurrak

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko maiatzak 4
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Masarako:

500 g txokolatezko geruza.

Litro erdi esnegain.

50 g azukre.

75 g gurin.

Estaldurarako:

100 g txokolatezko geruza.

20 g gurin.

50 cl esnegain.

Kakao hautsa.

Lehenik, masarako esnegain litroa irakiten jarri lapiko batean. Irakitean, sutik kendu.

Geruzarako txokolatea, azukrea eta gurina ontzi borobil batean ipini.

Lapiko bat urez erdira arte bete, eta haren gainean ontzi borobil hori jarri. Su motelean ipini, eta goiko ontziko txokolate guztia urtu arte eduki, noizbehinka nahastuz. Oso garrantzitsua da su motelean egitea.

Esnegaina gehitu. Lapikotik kendu ontzia, eta ongi nahastu. Hozkailuan sartu hurrengo egunera arte.

Biharamunean, estaldurarako txokolatea prestatzen hasiko gara. Horretarako, txokolatea eta gurina ontzi batean jarri, eta, aurreko egunean bezala, urez betetako beste lapiko baten gainean jarri.

Su motelean dena ongi urtua dugunean, hozkailutik atera prestatutako boilur masa. Koilara txiki baten laguntzaz, bolatxoak egin. Koilara masari itsatsia gera ez dadin, ur berotik pasatu.

Bolatxoak egin ondoren, estaldurako txokolatean pasatu, eta erretilu batean jarri; berriro hozkailuan sartu.

Estaldura hotza dagoenean, kakao hautsetan sartu, eta jateko prest dauzkagu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna